BILBO. Turismoaren enpresa-sektorearen eraldaketa digitala sustatuko du Bilboko Udalak antolatu berri dituen 'Turistech Bilbao' topaketen bidez. Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez antolatutako ekimen honetan teknologiak turismo-enpresei eskaini diezazkiekeen aukerak aztertuko dira.

Hori horrela, “Digitalizazioa ostatuetan. Contactless irtenbide teknologikoak: check in, check out” jardunaldia egingo da apirilaren 22an, osteguna, formatu digitalean. Hotelen sektorea kontzientziatu nahi da, kontakturik gabeko, contactless, irtenbideak eta digitalizazioa zein garrantzitsuak diren jakin dezaten, batik bat, enpresan segurtasun-protokolo bat bermatzeko eta bertaratzen direnei esperientzia hobeagoa eskaintzeko.

Gai hauek landuko dira jardunaldian: turismo-ostatuetan teknologia berriak ezartzearen inguruko joera digitalen berri emango da, smart ostatua izateko teknologiak duen potentziala azalduko da eta kontakturik gabeko sarbideetan berritzaileak izateko abangoardiako proposamen berriak deskubrituko dira. Álvaro Carrillo de Albornoz (ITH, Instituto Tecnológico Hotelero) arduratuko da hitzaldi nagusia emateaz, eta Smart Hotel proiektuari buruzkoa izango da. Garatzeko, Amadeus-ekin aritu da lankidetzan, ostatuen segmentuaren lehiakortasuna hobetzeko asmoz, establezimenduei negozioaren eraldaketa digitalerako eta jasangarrirako beharrezkoak diren zerbitzuak eta tresnak errazteko. Innovahotel, Hoomvip, Onity eta STAYmyway enpresak arduratuko dira teknologia-irtenbideak aurkezteaz.

Apirilaren 22ko 09:30ean egingo den jardunaldian parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman dezakezu izena.