#BilbaoUdaberria2021

Bilbok kultura-eskaintza zabala prestatu du datorren asterako

17.04.2021 | 04:00
#BilbaoUdaberria2021 ekimenaren kartela.

BILBO. Programazio zabala eskainiko du Bilboko Udalak datorren astean #BilbaoUdaberria2021 ekimenaren barruan. Hala, apirilaren 19tik 23ra bitartean, erakusketak, literatur hitzaldiak, zinemako estreinaldiak edo kontzertuak izango dira, besteak beste, Bilbon. 

Hauxe izango da programazioa apirilaren 19tik 23ra:

01. BARRUTIA

SAN INAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA

Expodistrito (Apirilaren 23ra arte).

Expodistritoren barruan, San Ignazioko Udaltegiak Xabier Goikoren "Ziurgabetasunaren printzipioak" pintura erakusketa hartuko du. Lan hau bizi dugun une historikoari ematen diodan erantzuna da, urruntze sozialeko garaiotan, argi artifizial eta birtuala nagusitu den garaiotan. Horregatik, suak sortutako argi naturala erakutsi nahi du artistak, naturarekiko konpromisoarekin eta erabilerarekin bat egiteko. Sarrera doakoa da

04. BARRUTIA

BEGOÑAKO UDALTEGIA

Expodistrito (Apirilaren 23ra arte). Expodistrito programak Begoñako udaltegira hurbilduko du "Entropía", Jakue Barearen pintura erakusketa "Entropia" da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Hala ere, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako. Sarrera librea da.

05. BARRUTIA

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan kulturari eskainitako guneak, honako hitzordu hauek izango ditu aste honetan:

  • Apirilak 19. Astelehenean, hilak 19, José Ignacio Carnerok "Hombres que caminan solos" eleberri berria aurkeztuko du eta, berarekin, Galder Reguera izango da.
  • Apirilak 20. Asteartean, hilak 20, Bidebarrieta Kulturguneak, "Eztabaidak literaturarekin" saioaren hitzordu berri bat hartuko du, eta, bertan, Harkaitz Canok eta Eider Rodríguezek parte hartuko dute, Lutxo Egiak moderatzaile gisa.
  • Apirilaren 21. Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarieta Zientifikoa zikloaren saio berri bat ospatuko du Inma Hernáez Riojak, Aholab Signal Processing Laboratory ikerketa-laborategiko zuzendariak, emango duen hitzaldi-solasaldiarekin. Hitzaldian, ahots sintetikoei eusten dien teknologiak noraino egin duen aurrera azalduko du, bai eta hainbat arrazoirengatik ahotsik ez duten pertsonen komunikazioa eta ongizatea hobetzen nola lagun dezakeen ere.
  • Apirilak 22. "Matematika eguneroko bizitzan" zikloaren edizio berri honetan, apirilaren 22an, "¿Sabías que... las matemáticas permiten dar solución a problemas del mundo real?", hitzaldia emango du Dolores Gómez Matematika Saileko irakasle titularrak.
  • Apirilak 23. Bidebarrieta Kulturguneak ezin zuen utzi Liburuaren Eguna pasatzen. Horretarako, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak "Las plumas del 21" izeneko literatur eta musika ikuskizuna proposatzen du. Bertan, Amaia Orueta, Ana María Juez eta Marbella García rapsodek parte hartuko dute.

Hitzordu horiek guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

06. BARRUTIA

AZKUNA ZENTROA

FANT (Apirilak 22, 19:00etan).

FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, "Península", "Train to Busan" (2016) filmaren jarraipena aurreestreinatuko du datorren ostegunean, apirilaren 22an. Sang-ho Yeonen azken filmarekin egindako hitzordu hau PREFANT zikloaren programazioaren barruan kokatzen da, maiatzaren 7tik 16ra ospatuko den jaialdiaren aperitiboa. Proiekzioa 19:00etan izango da eta sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin, pertsonako 2 sarrera gehienez. Egun berean (osteguna, hilak 22) jaso ahal izango dira, 16:00etatik aurrera, Gólem-Alhondiga zinema-aretoetako leihatiletan.

BERTENDONA INSTITUTUA

Poltsiko Musika (Apirilak 23, 18:30etan).

Poltsiko musika Bertendona Institutuan beste kontzertu bat izango da ostiralean, hilak 23. Oraingo honetan, Cristina Narearen txanda izango da, berarekin Rafa Aceves izango da. Gaur egun getxotarra den konpositore eta kantari txiletarrak hainbat estilotako kantak eskainiko ditu: rock amerikarra, folka eta jazzaren harmoniak. Haren letrek poesia aipatzen dute, beti giza eskubideen defentsari lotuta. Bere ibilbide musikalean, Aute, Sabina, Revólver eta Nacha Pop artista ezagunenetako batzuk izan ditu lagun. Sarrerak 5 euro balio dute eta www.bilbaokultura.eus helbidean daude salgai. Kupo txiki bat gordeko da esparruan bertan saltzeko, 17:30etik aurrera.

ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA

Expodistrito (Apirilaren 23ra arte).

Expodistritoren Bizargorrie "Pertsonak. Lekuak. Uneak" argakigintzako erakusketa hartuko du Abando Udaltegiak. Argazki sorta honek oso desberdinak diren hamar herrialdetatik barrena ibilaldi bat eskaintzen du, une, jarrera eta espazio bereziak atzematen saiatuz. Ez da perfekzio teknikoa lortu nahi dena, iheskortasunen isla baizik, egoera bakarrak, non, aldi berean, pertsona guztiak ikus daitezke. Sarrera doakoa da.

noticias de deia