Lau saio eskainiko dira

'Matematika eguneroko bizitzan' zikloaren 8. edizioa jasoko du Bidebarrietak

12.04.2021 | 16:12
'Matematika eguneroko bizitzan' ekimenaren zortzigarren edizioaren kartela.

BILBO. Hurrengo ostegunean, apirilak 15, Bidebarrieta Kulturguneak 'Matematika eguneroko bizitzan' jardunaldiaren edizio berri bat jasoko du. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekimen honen zortzigarren edizioa Pedro Carok gidatutako 'Visibilidad e invisibilidad: dos caras de la misma moneda' izeneko hitzaldirekin.

Pedro Caro Ikerbasque research associate eta BCAM taldeko liderraren eskutik dator hitzordua. Matematikan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean. Ondoren, Matematikako masterra lortu zuen Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (Paris VI) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan doktoratu zen. Doktoretza osteko esperientzia gehiena University of Helsinki eta ICMAT unibertsitateetan garatu zuen.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

MATEMATIKA EGUNEROKO BIZIMODUAN

"Matematikak eguneroko bizitzan" programa Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin. Zikloa, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu "Darwinen Eguna" edo "Ellas hacen ciencia", besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

SEGURTASUN NEURRIAK

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian ospatuko da. Bertaratzeko, ezinbestekoa da webgune honetan eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da webgune honetan.

Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BilbaoUdaberria2021 udaberrian hiria aisialdi- eta kultura-planez beteko duen udal-ekimena da. Ekimen honen helburua kultur sektoreari eskua luzatzea da, tokian tokiko kultur eragileen lana lehenetsiz higiene eta osasun berme guztiak betez

noticias de deia