Datorren astelehenean

Itzulia 2021 lasterketaren lehenengo etapak eragin handia izango du trafikoan Bilbon

29.03.2021 | 19:37

BILBO. Eragin handia izango du uriko trafikoan datorren astelehenean, apirilak 5, ospatuko den Itzulia 2021 lasterketaren lehenengo etapak. 60. edizio honen lehenengo etapak 13,9 kilometro izango ditu, banakako erlojupekoa izango da eta Bilbon hasi eta bukatuko da.

Lasterketak eragin handia izango du ibilgailuen trafikoan, eta aparkalekuak aldi baterako kenduko dira 8:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ia barruti guztietan, batez ere Deustu, Uribarri eta Begoñan.

Garraio publikoan ere eragina izango du. Bilbobusek eta Bizkaibusek aldaketak izango dituzte ohiko ibilbideetan, eta horien berri emango da zehatz-mehatz markesinetan, sare sozial ofizialen bidez eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbo kanpotik deituz gero).

Bilboko Udalak urira etortzeko diren pertsonei gomendatzen die ibilgailu pribatua etxean uztea eta garraio publikoa erabiltzea, ahal dela trenez edo metroz.

Martitzenean, apirilak 6, bigarren etapak (Zalla-Sestao) Bizkaiko hiriburuan ere izango du eragina, txikiagoa baina, Zorrotza auzoan, hain zuzen ere, 14:45etik 15:15era, gutxi gorabehera.

Eragin horiek guztiak ezagutarazteko 40.000 informazio-liburuxka banatzen ari dira postontzietan, atarietan eta garajeetan, gune bakoitzean trafikoari ezarritako murrizketen planoekin eta informazio zehatzarekin.

ITZULIAREN IBILBIDEA

Itzulia 2021eko 1. etapa 14 kilometroko erlojupekoa izango da, Begoñako Basilikako aparkalekutik (12:30etik 16:00etara, gutxi gorabehera) Etxebarria parkera iritsiko da, eta Bilbon egingo duen ibilbidea hau da:

Juan XXIII plaza – Zabalbide –Ibarsusi - Egirleta errepidea– Egirletako errepidea – Artxanda - (udalaren eskumenekoak ez diren beste bide batzuk) –Enekuriko errepidea - Egirleta - (Beste udalerri batzuk) - Enekuri etorbidea– Ibarrekolanda - Enekuri etorbidea - Agirre Lehendakariaren etorbidea - Francisc Maciá – Botikazar Erribera – Unibertsitate etorbidea - Campo Volantín pasealekua- Erkoreka plaza – Quintana - Etxebarria parkea.

Kaleok zirkulaziorako itxita daudenean, horietako bidegurutze eta zeharkale guztiak ere zarratuta egongo dira; beraz, ezingo da bide horietara sartu.

BEGOÑA, ZURBARAN ETA ARABELLA

8:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazioa eten eta murriztuko da Begoña, Zurbaran eta Arabella inguruetan:

  • Zumalakarregi etorbidea itxiko da zirkulaziorako, Ernesto Erkoreka plazaren eta Guridi Musikariaren plazaren artean.
  • Guridi Musikariaren Plazako biraketak eta noranzko-aldaketak itxiko dira, eta Zumaia kaletik ezingo da Alberca kaletik zirkulatu.
  • Etxebarriako parketik gertuen dauden erreiak itxiko dira Zumalacarregui etorbidean, Guridi Musikariaren plazaren eta Zabalbide kaleko biribilgunearen artean.
  • Zumalakarregi etorbidetik Ugatz Parrokoaren zeharkaleko biribilgunerako sarbidea itxiko da. San Isidro kalea (3. eta 7. zenbakien artean) itxiko da.
  • IMQ Virgen Blanca klinikaren eremura Zabalbide – Masustegi - Mendiri Maisuaren kaletik sartuko da (noranzkoa aldatua izango du), eta Elizalde kaletik irtengo da.

11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, Zabalbide kalea itxiko dute, Juan XXIII plazaren eta Ibarsusi-Egirleta errepidearen artean. Arabella-Zurbaranbarri etxalderako sarrera eta irteera Iturriondo plaza-Lezamako Trenbide Zaharretik egingo da. Sarrikue auzunerako sarbideak ibilbide beretik izango dira, eta gero Atxetabidetik.

Gainera, zapatuko (hilak 3) 08:00etatik apirilaren 5eko (astelehena) 19:00etara, gutxi gorabehera, Begoñako Basilikaren ondoko aparkalekua okupatuko da. Zirkuituko kaleetako garajeak eta aparkalekuak sarrera eta irteerarik gabe geratuko dira.

ARTXANDA

11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, aldaketak izango dira trafikoan Artxanda inguruan.

  • Monte Avril bidetik gertuen dagoen Ibarsusi - Egirleta errepideko zirkulazio-erreia itxiko da, Santa Marina Ospitalerako sarbidearen eta Monte Avril bideko BI-3732 errepidearen artean. Horrek esan nahi du Monte Avril bideko 4. zenbakitik (Bihotz Sakratuaren Erakundea) 55. zenbakiraino (El León jatetxea) BI-3732 errepidetik sartu beharko dutela, Galdakao aldetik. Santa Marina ospitalera Ibarsusi - Egirleta errepidetik sartu eta irten beharko da.
  • Egirleta - Artxanda eta Artxanda - Enekuri errepideak itxiko dira. Ibilgailuek ez dute sarbiderik izango inguruko higiezinetara. Kiroldegia, Artxandako Funikularra eta San Roke Bidea 16-38-40 eremura Sondikako Ola ingurutik sartu edo irten beharko da.

Lasterketak aipatutako bideetatik egiten duen ibilbidean dauden garajeak eta aparkalekuak sarrera eta irteerarik gabe geratuko dira. Denbora horretan ibilgailu pribatua ez erabiltzea gomendatzen da. Bilbobuseko zerbitzuari ere eragingo dio.

DEUSTU ETA ARANGOITI

11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, Bilbora sartzeko zirkulazioa eten egingo da Enekuri etorbidean eta Deustuko kale hauetan:

  • Enekuri etorbidea: Deusturako noranzkoa itxiko da, Bilbotik irteteko kontrako noranzkoa libre utzita.
  • Arangoiti auzoa: auzoko sarrera-irteera Ibarrekolanda kalearekiko biribilgunetik seinalisten bidez egingo da, Bernaola tuneletatik edo San Pio X.aren plazako biribilgunetik sartuz.
  • Agirre Lehendakariaren etorbidea: Pio X.aren plazaren noranzkoan itxiko da, Familia Santuaren kalearen parean. Kontrako noranzkoa libre geratuko da Pio X.aren plazatik Enekuri etorbideraino. Ezingo da zeharkatu ezta Done Petri plazatik, ezta Madariaga etorbidetik ere.
  • Kaleak ixtea: Francesc Maciá, Aguirre Anaiak, eta Botikazar Erribera, Francesc Maciá eta Aguirre Anaiak kaleen artean.
  • Bi noranzkoak itxiko dira Unibertsitate etorbidean.

Murrizketa horiek Heliodoro de la Torre kaletik Ernesto Erkoreka plazarainoko bidegorriari ere eragingo diote.

Ez da izango sartzerik zirkuituko kaleetako garaje eta aparkalekuetara, ez haietatik irteterik. Eta alboko kaleetan daudenak seinalisten bidez erregulatuko dira.

CASTAÑOS, MATIKO ETA URIBARRI

11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, trafikoa eten egingo da Uribarriko barrutian, eta inguruko kale eta auzoetan izango du eragina:

  • Zirkulazioa bi noranzkoetan etengo da Campo Volantin pasealekuan eta Unibertsitate etorbidean. Garajeak eta aparkalekuak sarrera eta irteerarik gabe geratuko dira. Saihesbideak Plaza Biribiletik Deusturantz egingo dira; Ibañez de Bilbao-Mazarredo-Euskadi plaza- Deustuko zubia edo Salbe zubitik; eta Uribarri ingurutik: Maurice Ravel etorbidea-Salbe zubitik.
  • Zirkulazioa etengo da, bi noranzkoetan, Ernesto Erkoreka plaza-Udaletxeko zubian.
  • Zirkulazioaren bi noranzkoak itxiko dira Zumalacarregui etorbidean Ernesto Erkoreka plazaren eta Guridi Musikariaren plazaren artean. Garajeetan eta larrialdietan sartzeko/irteteko baimena emango da, baina bakarrik Harritxoen kalean, Kristo kalean eta San Agustin estratan; eta Salbe zubitik datozenak sartu ahal izango dira Zumalacarregui etorbidetik. Horretarako, sarbidea kontrolatzeko mozketak egingo dira San Agustin estratako eta Tiboli zeharbideko bidegurutzean, eta Harritxoen kaleak Zumalacarregui etorbidearekin eta Calixto Leguina kalearekin bat egiten duen lekuan.

Lasterketaren ibilbidean ez dauden Udaletxe inguruko garajeetako sarrera-irteerak ibilbide espezifikoetatik egingo dira. Gainera, Quintana kaleko oinezkoentzako gunea okupatuko dute eta bidegorria itxiko dute Botika Zaharretik Ernesto Erkoreka plazaraino. Plaza horretako taxien geltokia ere kendu egingo da.

ZAZPI KALEAK ETA ABANDO

Azkenik, 11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazioa eten eta murriztuko da Abandoko eta Zazpi Kaleetako guneetan.

  • Zirkulazioa etengo da, bi noranzkoetan, Ernesto Erkoreka plazan eta Udaletxeko zubian. Udaletxeko eta Mesedeetako zubien artean hautazko mozketak egongo dira, sarbide-kontrolarekin. Desbideratzeak Plaza Biribiletik Deusturantz: Ibañez de Bilbao-Mazarredo-Euskadi plaza-Deustuko zubia edo Salbe zubitik.
  • Ordutegi horretan bertan, Areatzako aparkalekura San Nikolas elizatik eta Mesedeetako zubitik sartu eta irtengo da. Plaza Berriko eta Dolaretxeko aparkalekuetara leku horretatik sartu beharko da.

Quintana plazako aparkalekuko erabiltzaileek, 8:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera, Salbe zubitik sartu ahal izango dira Maurice Ravel etorbidea-Uribarri kalea-Loruri zeharkalea-Tiboli kalea-Anselma de Salces- San Agustin estratatik edo N.634-Zumalacarregui etorbidea-Zumaia kaleko noranzko aldaketa-Zumalacarregui etorbidetik (Guridi Musikariaren plazatik jaitsita). Irteera Zumalacarregui-Harritxoak-Calixto Leguina-San Valentín de Berriotxoa kaletik egin ahal izango da.

APIRILAREN 6A, MARTITZENA. 2. ETAPA: ZALLA/SESTAO

Martitzenean, apirilak 6, bigarren etapak (Zalla-Sestao) Bizkaiko hiriburuan ere izango du eragina, Zorrotza auzoan, hain zuzen ere.

Lasterketa N-634 errepidetik igarotzeko, 14:45etik 15:15era zirkulaziorako itxiko dira bi noranzkoetan Fray Juan kalea, Zorrotza-Kastrexana errepidea, baita Zorrozgoiti kaleko, Clara Campoamor kaleko, Zorrotzako geltokiko, Untziola kaleko eta Montevideo etorbideko zeharkako kaleetarako sarbidea ere.

noticias de deia