Supercopa lortu ostean

Athleticen espedizioari harrera egin dio Aburtok udaletxean

18.01.2021 | 18:46
Juan Mari Aburto, Athleticen espedizioari egindako harreran.

BILBO. Gaur goizean, urtarrilak 18, Athleticen espedizioak Bilboko udaletxea bisitatu egin du bart Sevillan Bartzelona garaitu eta Espainiako Supercopa lortu ostean. Bertan, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok harrera egin die bai jokalariei bai 

Udalaren ordezkaritza batekin batera, eta Arabiar Aretoan, hiriko ekitaldi nagusien aretoan, talde zuri-gorri osoaren izenean, Aitor Elizegi eta Mikel Martinez Klubeko presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren, izan dira protagonista, Jose Angel Iribarrekin, Marcelino Garcia entrenatzailearekin eta Iker Muniain, Oscar de Marcos, Iñaki Williams, Raul Garcia eta Mikel Balenziaga kapitainekin batera.

Oraingo honetan, Alkateak azaldu duenez, ezin izan da ospakizun berezirik egin edo jendetzarik batu, "Bilbon goi-goian egitea gustatzen zaigun bezala, ezta gure Athletici baldintzarik gabeko babesa ematea, balkoira apainduta irtetea edo gabarra itsasadarretik ateratzea ere, zaleei eta bilbotar guztiei eskerrak emateko€ Baina iritsiko da unea".

"Gaur, berriz ere, austeritatearen eta bizi dugun osasun-garaiarekiko erabateko errespetuaren eredu izan behar dugu- zehaztu du-. Harrera xumea baina ilusioz betea, bilbotar bakoitzaren izenean, hau baita zuen guztion etxea. Eta gaur gure bihotza inoiz baino zuri-gorriagoa da. Eman diguzuen gogo beroaren dosi hori txerto berrian jarrita ditugun itxaropenei gehitzen zaie, atsedena, osasuna eta lasaitasuna ekarriko dizkigun normaltasunera itzultzeko. Athleticen garaipenak, bere grinak, baikortasuna eta poza ematen digu".

GARAIPEN HISTORIKOA

Juan Mari Aburtok gogorarazi duenez, Bartzelonaren aurkako garaipena errepikatu egin da 6 urteren ostean, erronka zaila, baina "hemen gaude berriro, koronabirusa inguruan izan arren. Horregatik zen Superkopa hau hain desiratua. Igandekoa bezalako garaipen historiko bat behar genuen. Txerto berezi hau ere behar genuen, Bilboko gizarteari ilusioa, poza eta harrotasuna ekarri dizkiguna".

"Superkopa hau Athleticena da. Eta Bilboko Herriarena ere bada, ospatzeko zortea izan baitugu, eta urte madarikatu honetan hainbat arrazoirengatik ikusi edo gozatu ezin izan duten zaleengan oroimena jarrita."