BILBO. Bilboko Udalak ia 2,5 milioi euro bideratuko ditu Indautxuko Udal Haurreskola berria eraikitzeko. Lanak dagoeneko hasi dira.

Haurreskola hori Jose María Eskuza kaleko 4an dago eta 42 plaza eskainiko ditu 2 urte arteko umeentzat: 16 plaza urtebete arteko umeentzat izango dira, eta, gainerakoak, 26 plaza, bi urte baino gutxiagoko umeentzat. Lanak 2022ko ekainean amaituko dira eta 2023ko urtarrilean hasiko dira zerbitzua ematen.

Udalaren helburua da bilbotarrei laguntzea familia eta lana uztartzen eta haurrak zaintzeko eta egoteko kalitateko espazioak eskaintzen jarraitzea, oraingo honetan Indautxu auzoan.

BANAKETA

Haurreskola berriak 1.025 metro koadro izango ditu, tartean 448 metro koadroko kanpoko patio erdiestalia. Gainerakoak honela banatzen dira:

  • Gela 2 urtebetera arteko umeentzat; horietako bakoitzak 16 umetxorentzako lekua dauka.
  • Gela urtebete eta urte 2 arteko umeentzat; horietako bakoitzak 13 umetxorentzako lekua dauka.
  • Gela guztietan dago lo egiteko espazioa.
  • Erabilera askoko gela.
  • Jantokia.
  • Sukaldea.
  • Langileentzako komunak.
  • Bulegoa, koordinazio-lanetarako.
  • Biltegirako espazioa.

MIRIBILLAKO GERNIKA LORATEGIKO JESARLEKUAK ALDATU DIRA

Bestalde, Udalak Miribillako Gernika Lorategian dauden hormigoizko jesarleku guztiak aldatuko ditu; zurezkoak izango dira berriak, bizkarralde eta guzti, eta metalezko hankak.

Inguru horretako hormigoizko jesarleku kurboek hogei urte baino gehiago dituzte, ez dute bizkarralderik eta batzuek lauza pitzatuak dituzte. Horregatik, Udalak erabaki du inguru horretan dauden 42 jesarlekuak aldatzea eta zurezko berriak ipintzea lehengoak zeuden leku beretan eta neurri berekoak.

Bilboko Udalak 300 metro lineal baino gehiago berrituko ditu Zugazagoitia eta Xenpelar kaleen artean.

Atari bakoitien aldeko jarlekuak kenduz hasi zituzten lanak eta orain, alde bikoitietakoekin ari dira.

Lanek 166.000 euroko inbertsioa izango dute eta urtarrilaren amaierarako amaituta egongo dira.