BILBO. Zabalik dago dagoeneko koronabirusari aurre egiteko materiala erosteko uriko ETE, mikroenpresa eta autonomoei bideratutako dirulaguntzak eskatzeko deialdia. Pandemia hasi zenetik, Bilboko Udalak bigarren aldiz abiarazi ditu laguntza hauek, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez.
Osasun-krisiaren bilakaera eta kalteak murrizteko hartutako neurriak ikusita, Bilboko Udalak 222.750 euroko beste zuzkidura ekonomiko bat aktibatu du, zeinaren bitartez Bilboko enpresa-ehunari babes-materiala erostean sortutako gastuei aurre egiten lagundu nahi dion. covid-19ari aurre egiteko gastuak eta inbertsioak baino ez dira diruz lagunduko, bai eta arrisku biologikoei aurre egiteko norbera babesteko ekipamenduak ere.
Bigarren deialdia abian jarri ondoren, Bilboko Udalak, guztira, 722.750 euro bideratuko ditu helburu horretarako. Udalak bultzatutako Bilbao Aurrera Planaren barruan daude bi deialdiak. covid-19ak eragindako egoeraren aurrean hirian kohesio sozialerako eta ekonomia, enplegua zein kultura berraktibatzeko premiazko neurriak jaso dira bertan. Guztira, 15 milioi euro erabiliko dira hiribilduko pertsona eta enpresei begira hartuko diren 50 neurri baino gehiagotan.
ENTITATE ONURADUNAK
Zuzeneko laguntza hauek jaso ahalko dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek:
ESKAERAK
Astelehenean, azaroaren 30a, deialdi honen laburpena argitaratu da hemen: Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (BAO). Hori dela eta, interesdunek hamar (10) egun balioduneko epea izango dute eskaera aurkezteko. Epe hori bihartik aurrera hasiko da, hau da, abenduaren 1eko 08:00etatik aurrera.
Deialdiaren inguruko informazio eta dokumentazio guztia eskuragarri egongo da Bilbao Ekintza udal-sozietatearen webgunean. Eskaerak Bilbao Ekintzaren webguneko laguntzen atalean eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez baino ez dira aurkeztuko.
Eskaerak onartzeko, sarrera-hurrenkera kronologikoa jarraituko da. Hori dela eta, egiaztatutako gastuaren arabera, gutxieneko 300 euroen eta gehieneko 1.000 euroen arteko zenbateko aldakor bat esleituko zaie deialdi honetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duten eskaeren kasuan.
Eskaera egiteko epea amaitutakoan, Bilbao Ekintzaren webgunean argitaratuko da onuradunen behin-behineko zerrenda, eta bost (5) egun balioduneko epea emango zaie deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak aurkez ditzaten.
Lo último |