BILBO. Azaroaren hasierarekin batera eta azterketa garaiari begira, Bilboko Udalak zortzi barrutietako udal ikasgelak irekiko ditu berriro. Datorren astelehenean, azaroak 2, irekiko dira. 186 plaza eskainiko dira astelehenetik ostiralera, 82 larunbatetan eta 34 igandeetan. Ikasgela horiek uriko zortzi barrutietako udaltegi eta auzo-etxeetan, Bidebarrieta Kulturgunean eta Azkuna Zentroan egongo dira.

Erabiltzaileen osasun-segurtasuna bermatzeko, Bilboko Udalak osasun agintarien neurri eta gomendio hauek aplikatuko ditu:

  • Maskara derrigorrezkoa izango da.
  • Eskuak garbitu beharko dira ikasgelara sartzean eta handik irtetean; horretarako, gel hidroalkoholikoa egongo da sarreran eta baita gela barruan ere.
  • Gelen edukiera, gehien-gehienez, % 50ekoa izango da.
  • Aulkien arteko tartea 1,5 metrokoa izango da.
  • Ikasketa-gela horietako guneen eta materialen garbiketa eta desinfekzioa areagotu egingo dira. Gainera, erabiltzaile bakoitzak okupatu duen espazioa desinfektatu egin beharko du gelatik irtetean, horretarako edukiko duen materialarekin (desinfektatzailea eta papera).
  • Ezarritako osasun-jarraibideen arabera aireztatuko dira espazioak.
  • Azkenik, erabiltzaileek, nahi badute, euren datuak erregistro batean apuntatu ahal izango dituzte, horrela, osasun-agintarien lana erraztuko da, beharrezkoa baldin bada trazabilitatea ezartzea edo erabiltzaileen artean bilaketa egitea. Datu horiek indarreko legeriaren arabera eta helburu horrekin bakarrik tratatuko dira.

Udalaren helburua da ikasleen beharrak asetzen laguntzea, une oro zainduz covid-19aren aurrean segurtasuna eta osasun-prebentzioa.

LEKUAK, PLAZAK ETA ORDUTEGIAK

Abandoko Udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 16 plaza, 8:30etik 21:30era

Deustuko Udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 10 plaza, 08:30etik 21:30era.
  • Larunbatetan: 10 plaza, 9:00etatik 14:00etara.

Zurbaranbarriko Udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 7 plaza, 8:30etik 21:30era.

Castañoseko udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 21 plaza, 8:30etik 21:30era.

Otxarkoagako Auzo Etxea

  • Astelehenetik ostiralera: 6 plaza, 08:30etik 22:00etara.
  • Larunbatetan: 6 plaza, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
  • Igandetan: 6 plaza, 09:00etatik 14:00etara.

Txurdinagako Udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 7 plaza; 8:30etik 21:30era

Santutxuko Udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 8 plaza; 8:30etik 21:30era.

Bidebarrietako Liburutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 26 plaza, 8:30etik 14:30era eta 15:30etik 20:30era.
  • Larunbatetan: 26 plaza, 10:00etatik 14:00:00etara.

Azkuna Zentroa

  • Astelehenetik igandera: 28 plaza. 09:00etatik 21:00etara.

Errekaldeko Udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 28 plaza; 08:30etik 21:30era.

Basurtuko Udaltegia

  • Astelehenetik ostiralera: 11 plaza, 08:30etik 21:30era.

Zorrotzako Auzo Etxea

  • Astelehenetik ostiralera: 12 plaza, 08:30etik 21:30era.
  • Larunbatetan: 12 plaza, 9:00etatik 14:00:00etara.

Altamirako Auzo Etxea

  • Astelehenetik ostiralera: 6 plaza, 16:30etik 21:30era.