Hurrengo asteartean

Irailaren 29an ospatuko da Unamunoren eguna Bilbon

26.09.2020 | 14:19
Miguel de Unamunoren omenez egindako estatua.

BILBO. Urtero bezala, hurrengo asteartean, irailak 29, goizeko 12:00etan, Bilboko Udalak Miguel de Unamunoren omenezko eguna ospatuko du. Egun horretan bertan, idazleak 156 urte beteko lituzke. Omenaldia Unamuno plazan gauzatuko da. Bertan, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok ohiko lore-eskaintza egingo du Udalaren partetik.

Arratsaldean, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:30etik aurrera, Maribel R. Fidalgo eta Adriana Paíno Ambrosioren 'Bajo pluma de mujer' dokumentalaren proiekzioa izango da. Ondoren, hitzaldia emango dute espazio berean.

Jarduera honetarako gonbidapena behar da, leku-kopurua osatu arte, eta helbide honetan eskura daitezke: bilbaokultura.eus. Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan parte-hartzaileak egokitu ahal izateko. Joaterik ez duenak streaming bidez jarraitu ahal izango du ekitaldia, www.kulturguneatb.eus helbidean.

'Bajo pluma de mujer' dokumentalak XX. mendearen lehen hereneko emakumeen gizarte- eta kultura-ikuspegia aztertzen du, Miguel de Unamunori bidalitako eskutitzen bidez. Eskutitz horiek emakumeek idatzi eta autoreari zuzendu zizkioten. Miguel de Unamuno museoaren etxeko funts espistolarrak dituen 600 gutunen artean, María de Maeztu, Clara Campoamor, Margarita Xirgú, Emilia Pardo Bazán eta Carmen Conderen gutunak aurki ditzakegu. Ondoren, dokumentalaren bi sortzaileekin hitzaldia ospatuko da.

Maribel R. Fidalgo Salamancako Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea da. Komunikazioari eta informazioari buruzko jakin-nahiek eta horiek Gizarte Zientziekin duten harreman estuak gidatu dituzte beren prestakuntza-ildoak, eta teknologia berrien eta garapen komunitarioaren arloan espezializatu da.

Adriana Paíno Ambrosio doktorea da Salamancako Unibertsitatean eta Kazetaritzan lizentziaduna Valladolideko Unibertsitatean. Gaur egun, Miguel de Cervantes Europako Unibertsitateko Gizarte Zientzien Departamentuko irakaslea da. Bere ikerketa-ildoak honako hauek dira: agertoki digitaleko kazetaritza-formatu berriak, dokumental interaktiboak, ziberkazetaritza, murgiltze-kazetaritza eta fikziozko eta ez-fikziozko transmedia narrazioak.