BILBO. Iraileko azken asteburutik aurrera, hilak 25 eta 26, Bilboko gazteek #Gaztekluba programaz gozatu ahal izango dute. Gaur aurkeztu da 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratutako programaren egitaraua.

Parte hartu nahi duten gazteek izena eman behar dute bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean. Jarduerak doakoak dira, uretakoak izan ezik; horietan prezio sinbolikoa jarri da, 2 euro. Aforoa mugatua da, jardueraren ezaugarrien arabera.

Aisialdi osasungarriko aukera bat da uriko nerabeentzat, asteburuetarako.

JARDUERAK IRAILAREN 25EAN ETA 26AN

Piraguak ibaian

Irailaren 25ean (ostirala), 17:00etatik 18:30era. Banakako piraguetan, itsasadarraren eta itsasertzen sekretuak ezagutuko dituzte. Klase txiki bat emango da uretako erronkak eta jolasak egiteko oinarrizko nozioekin.

  • Prezioa: 2 €
  • Plazak: 9
  • Lekua: Bilbobentura. Ramón de la Sota kaia, 1
  • Elkargunea: Bilbobentura. Ramón de la Sota kaia, 1
  • Izena ematea: Irailaren 21era arte, hemen.

"Minutu bat irabazteko"

Irailaren 25ean (ostirala), 18:30etik 20:00etara. Parte-hartzaileak taldeka jarriko dira eta lehian arituko dira ikusteko ia nor den gai hirurogei segundo igaro baino lehenago proba batzuk gainditzeko.

  • Prezioa: Doan
  • Plazak: 10
  • Lekua: Zorrotzako Gaztegunea. Fray Juan 33
  • Elkargunea: Zorrotzako Gaztegunea. Fray Juan 33
  • Izena ematea: irailaren 21era arte. Zorrotzako Gaztegunea, Fray Juan, 33. 94 4971457 edo gaztegune.zorroza@bilbao.eus.

Paddle surf itsasdarrean

Irailaren 26an (larunbata), 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara. Itsas Museotik Calatravaren zubiraino, zutik arraun egingo dugu paddle surf-ean. Begirale espezializatuek oreka eta pedalei eragiteko hainbat teknika irakatsiko dizkiete ikasleei, uretako jarduera honetan euren kabuz moldatu daitezen.

  • Prezioa: 2 €
  • Plazak: 9
  • Lekua: Bilbobentura. Ramón de la Sota kaia, 1
  • Elkargunea: Bilbobentura. Ramón de la Sota kaia, 1
  • Izen emateak: irailaren 21era arte, hemen.

Light Painting

Irailaren 26an (larunbata), 18:30etik 20:30era. Jarduera honek argazkilaritzaz gozatzeko aukera emango die nerabeei, argazkiei originaltasun ukitu bat emanez argiari esker.

  • Prezioa: Doan
  • Plazak: 20 guztira; 10eko bi talde
  • Lekua: Europa parkea
  • Elkargunea: Begoñako Gaztegunea. Circo Amateur Del Club Deportivo kalea, 2
  • Izen emateak: irailaren 21era arte. Begoñako Gaztegunean. Circo Amateur Del Club Deportivo kalea, 2, 944 116 872 edo gaztegune.begona@bilbao.eus.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

Jarduera guztietan, osasun agintariek emandako segurtasun neurriak bete beharko dira:

  • Ukitzen diren gainazalak garbitzea. Jardueretarako erabiliko diren elementuak desinfektatu egingo dira, erabilera bakoitzaren aurretik eta ondoren: piraguak, paddle surfeko taulak eta arraunak€
  • Jarduera egingo den gunean gel hidroalkoholikoa egongo da.
  • Hala begiraleek nola parte hartzaileek segurtasun-tartea gorde beharko dute, 2 metrokoa, eta, ezin bada, nahitaezkoa izango da musukoa erabiltzea. Kirol jarduerak irauten duen artean, parte hartzaileek aukera izango dute musukorik ez erabiltzeko, gerta liteke-eta ez izatea bateragarriak musukoa erabiltzea eta kirol ariketa.
  • Izena emateko unean, parte-hartzaileek covid-19 neurrien baimen-orria ere bete behar dute, hemen.