BILBO. Literatura eta musika saioak izango dira protagonista nagusiak Bidebarrieta Kulturgunean. Hurrengo ostegunean, hilak 20, Mikel Santiago eta Alaitz Lezeaga izango dira ideazteari buruz hitz egiten, eta ostiralean, hilak 21, Anne Etchegoyenek 'Emazte' izeneko bere azkenengo diskoa aurkeztuko du.

ALAITZ LECEAGAREN ETA MIKEL SANTIAGOREN ARTEKO ELKARRIZKETA

Abuztuaren 20an, eguena, 19:00etan, Mikel Santiago eta Alaitz Leceaga idazleek euren lanetako idazteko metodoez, errutinez, literatur erreferenteez eta “familia-antzerkia”aren sinbolismoez arituko dira. Solasaldi horretarako gonbidapenak hemen eskura daitezke.

Mikel Santiagok (1975, Portugalete) rock bandetan jotzen eman zuen gaztaroa eta ondoren, kontakizun eta eleberri laburrak argitaratzen hasi zen interneten; horiekin, estatuan eta Estatu Batuetako best sellerren zerrendara iristea lortu zuen. 'La última noche en Tremore Beach', bere literatur debuta, hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli eta fenomeno editoriala izan zen. Hurrengo nobelek, 'El mal camino', 'El extraño verano de Tom Harvey' eta 'La Isla de las últimas Voces', arrakasta handia lortu dute irakurleen eta kritikaren artean. Eleberrietako batzuk pantaila handirako jauzia egiteko bidean daude.

Alaitz Leceaga (1982, Bilbo) misteriozko eleberrien, thriller-en eta saga familiarren irakurle sutsua da. 'El bosque sabe tu nombre', bere lehen eleberria, 2018ko literatur debutik txalotuenetako bat izan zen, argitaratu eta hilabetera jarri zen gehien saldutakoen zerrendetan, eta gaur arte 100.000 ale baino gehiago saldu dira. Alaitz Leceaga 2019an itzuli zen Errioxako XIX. mendearen amaierako upategi garrantzitsuenen sorrerari buruzko eleberri bikain batekin. 'Las hijas de la tierra' lanean, irakurleek emakumezko pertsonaia indartsuak, girotze erakargarria, jakinguraz betetako misterioa eta idazkera bikaina aurkituko dituzte.

‘EMAZTE’, ANNE ETCHEGOYENEN AZKEN DISKOAREN AURKEZPENA

Barikuan, hilak 21, Anne Etchegoyenek 'Emazte' bere azken diskoko abestiak partekatuko ditu, 19:00etan. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude hemen. Prezioa 5 eurokoa da eta sarreren kopuru txiki bat gordeko da kontzertuaren egunean bertan saltzeko, 17:00etatik aurrera.

Gizonezkoak gehiengoa diren giroan, 13 urteko ibilbidean, Anne Etchegoyenek bere unibertso musikala inposatzea lortu du eta euskal musika eskuragarriago egiten lagundu du, egunetik egunera entzule gehiago eginez. 'Lex Voix Basques' (ahots euskaldunak) eta 'Compostelle, Du Pays Basque à SaintJacques' (Compostela, Euskaditik Santiagora) diskoen ondoren, Etchegoyen disko berriarekin itzuli da 2020an, ‘Emazte’. Proiektu honetan omenaldi dotorea egiten die emakumeei. Proiektu horrekin 40. urtebetetzea ospatu du Annek, 10 abestiren bidez, egungo errealitatearekin bat eginez. Musika unibertso folklorikoa, gitarra akustikoetan, zenbaitetan elektrikoetan, oinarrituta. Gaurko soinuak eta soinu tradizionalak nahasten ditu (euskal perkusio tradizionala, txalaparta). Eta batez ere Les Voix Basques Abesbatzaren ahots bero, dinamiko eta delikatuek aberastuta. Disko hau oso lan pertsonala da eta artistaren funtsa erakusten du, munduari irekia dagoen euskal emakume bat, emakume aske eta egintzat, amatzat eta abeslaritzat agertzen dena; gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren defendatzailea da, eta argi utzi nahi du disko honetan feminismoa beretzat naturala eta nabarmena dela,, zeren eta “gaitasun berberak, onarpen berbera”.

#BILBAOUDA2020

#BilbaoUda2020 programa Bilboko Udalak aurtengo udarako prestatu duen egitaraua da, uria plan interesgarri eta gertukoez betetzeko. Guztira, 150 jarduera baino gehiago izango dira. Bidebarrieta Kulturgunean astean hitzordu bi izango ditugu.

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Era beran, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Bidebarrieta Kulturgunean egingo diren ekitaldi guztietan.