BILBO. Gaur, hilak 13, astelehena, auzo zaurgarrietako etxebizitzetarako renove planaren barruan dauden dirulaguntzak eskatzeko epea ireki egin du Bilboko Udalak. Ekimen hau Hiri Berroneratzearen Sailak abiarazi du.

Surbisa hiri birgaikuntzako udal sozietateak esteka bat ipini du Udalaren web orrian, etxebizitzetan obrak egiteko diru-laguntzen Plan Berezia ikusi ahal izateko; diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 30ean amaitzen da.

Etxebizitzen Renove Planak bi helburu ditu. Alde batetik, gizarte kohesioa sustatu nahi du, auzo kalteberetan bizi diren pertsonei diru-laguntzak emanez beren etxebizitzen barruan obrak egin ditzaten, kalitatea eta erosotasuna hobetzeko eta ingurumen-neurrietan ere hobetzeko. Bestetik, eraberritzeen eta obren sektoreko enpresen, gremioen, autonomoen eta profesionalen jarduera sustatu nahi du, sektore horretako enpleguei eustearren edo berriak sortzearren, ahalik eta lasterrena eta deslokalizazioa saihestuz, eta, aldi berean, materialen eta instalazioen industria jarduerari eraginez.

Dirulaguntzak, gehienez ere 6.000 eurokoa izan daitekeen inbertsio batean, % 20ra artekoak izango dira. Etxebizitzak Berritzeko Plan honen aurrekontua 500.000 euro izango da 2020an.

Diru-laguntzak eskatzeko, hona bideak:

  • Udalaren web orria: izapide elektroniko bat prestatu da, eskaerak aurkezteko epea hastearekin batera.
  • Surbisaren bulegoetan (Erronda kalea, 6), aldez aurretik hitzordua eskatuta telefonoz (94 415 99 55) edo mezu bat igorriz helbide elektroniko honetara: surbisa@surb.bilbao.eus.
  • E-mail bidez, bilbaoaurrera@surb.bilbao.eus helbidean.

Era berean, datozen egunotan, Bilboko Udalak triptiko bat banatuko du ekimen honek ukitzen dituen auzoetako etxebizitzetan, argibide guztiak emanez.

Ekimen hau Udalaren Bilbao Aurrera planaren barruan sartzen da, alegia, pandemia dela-eta urian gizarte-kohesioa eragiteko eta ekonomia eta enplegua suspertzeko neurri urgenteen planaren barruan.

SURBISARI BURUZ

Surbisa udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Udal sozietateak esku-hartzen duen eremuaren barruan daude Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helburu bi ditu: alde batetik, eraikinezko ondarea segurua, irisgarria eta eraginkorra izatea eta kalitateko etxebizitzak eskaintzea, eta bestetik, bere eragin-eremuetan bizikidetza erraztea. Surbisaren lanaren helburua da bizi-kalitatea lortzea, jarduera sustatzea eta hirira itzuliko den aberastasun ekonomikoa sortzea.