BILBO. Hurrengo asteazkenean, uztailaren hasierarekin batera, Bilboko Udalak Bilbao Kirolaken menpe dagoen Miribillako kiroldegiko igerileku estaliak eta fitness aretoak zabaltzeko baimena emango du. Koronabirusaren pandemia dela eta, hiri hilabete luzez egon da itxita.

Berrirekitze hori ekainean zehar jada egindakoei gehitu behar zaie: Artxanda, San Inazio, Zorrotza, Txurdinaga eta Errekaldeko udal-instalazioenak, hain zuzen ere. Bilbo Kirolakeko gainerako kiroldegiek -Deustu, Atxuri, Kasilla, San Mames eta Abusu-La Peña- irailean ekingo diote berriro jarduerari.

Miribillakoaz gain, uztailaren 1ean, Artxanda, Zorrotza, San Inazio, Errekalde eta Txurdinagako kiroldegietako fitness aretoak irekiko dituzte berriro, ohiko edukieraren %50era.

Igeriketa egin nahi duten erabiltzaileen eskaera handia dela eta, uztailaren 1etik aurrera, kale bakoitza bi erabiltzailek aldi berean erabili ahal izango dute; orain arte pertsona bakarra baimentzen zen. Arrazoi beragatik eta berrikuntza gisa, Bilbao Kirolak-ek barikuan, uztailak 3, irekiko ditu Txurdinagako igerileku estaliak, xx kalerekin. Igerilariek soilik erabili ahal izango dituzte; horrela, bariku horretatik aurrera, Txurdinagako kanpoko igerilekuak jolaserako baino ez dira erabiliko.

Oraingoz, abonatutako pertsonak baino ezin izango dira sartu Bilbao Kirolak-en instalazioetan. Aldez aurreko hitzordua beharrezkoa da oraindik solarium-partzelak, igeri egiteko kaleak edo pista-kirolak erabiltzeko, baina ez fitness-erako, ohiko inskripzio-sistemari eusten baitio, hilabetez hilabete. Uztailean fitnessa egin nahi dutenek gaurtik aurrera (ekainak 26, barikua) eman dezakete izena.

Aldez aurreko hitzordua edo fitnesserako izen-ematea Bilbao Kirolak-en webgunearen bidez egin daiteke, edo kiroldegietako sarreretan dauden makinetan, aldez aurreko hitzorduaren kasuan 2 egun lehenago, gehienez.

Gainerako neurriak orain arte bezala mantentzen dira, ahalik eta modurik onenean osasun-segurtasuneko arauak eta gomendioak betetzen laguntzeko: %30eko gehieneko edukiera kanpoko igerilekuetan, San Inazio eta Zorrotzako solarium-eremuetan %50eko gehieneko edukiera, partzelatutako solarium-eremuak, igeri egiteko eremuak eta igerileku bereizien jolas-erabilera. 2 pertsona gehienez squash pistetan eta 4 pertsona padel, tenis eta frontoietan. Zorrotzako atletismo pista gehienez ere 60 lagunek erabiltzen ahalko dute aldi berean. Aldagelak eta dutxak neurri higienikoak eta pertsonen arteko urruntze fisikoari jarraituz erabiltzen ahalko dira beti.