BILBO. Gaur goizean, hilak 28, Bilboko Udalak merkataritzako zonakako elkarteentzako dirulaguntza izendunak handitzea onartu du, Bilbo Aurrera plana ezartzen joateko helburuarekin.

Plan hori joan den maiatzaren 8an sinatu zuten Udaleko alderdi politiko guztiek, eta krisiak gehien erasan dituen sektoreekin adostu zen; planaren xede nagusia da presako 50 ekintza jartzea abian, guztira 15 milioi euroko aurrekontua izendatuta, uriko pertsonei eta enpresei arreta berezia eskaintzearren, batez ere tokiko merkataritza txikiari, ostalaritzari eta jatetxeei, turismoari eta kultur eta sorkuntza industriei.

Alde horretatik, gaur onesten diru-laguntzen multzoak % 100 gehitzen ditu Bilboko Udalaren Bilbao Ekintza udal sozietateak Bilboko gune bateko eta besteko merkataritza-elkarteei ematen dizkien izendun diru-laguntzak, eta, guztira 276.000 € diru-zenbatekoa banatuko da.

Neurri horrekin, merkataritza jarduerari eragiteko aparteko neurriak sustatu nahi dira, Bilboko auzoetako kontsumoa sustatu eta eragiteko. Beste helburu bat da tokian tokiko elkartegintza indartzea, egiten duten lanaren axola handiagatik.

Diru-laguntza hauek honako entitate hauentzat dira: Bilbao Centro Merkataritza Elkartea, Zazpi Kaleetako merkatarien elkartea, Deustu Bizirik merkataritza elkartea, Hiru Auzo merkatarien elkartea, Errekalde Bihotzean merkatarien elkartea, Laguntasuna (Zorrotzako merkatarien elkartea), Auzoa Berritzen 2. barrutiko merkatarien elkartea, Txurdinagako merkatarien elkartea, Santutxuko merkatarien elkartea, Otxarkoagako merkatarien elkartea, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako merkatarien elkartea, Basurto Berri Basurtuko merkatarien elkartea, Erriberako Azokako merkatarien elkartea.

Diru-laguntzen multzo hau Bilbao Aurrera planaren barruan dago, zehazki, haren 2.2.17 atalaren barruan: han jasotzen dira, hauez gain, beste ekintza batzuk ere, hala nola laguntza teknikoak gune bateko eta besteko elkarteentzat eta sektore batzuetako eta besteetako eragile ekonomikoentzat, iraun dezaten eta haiek kudeatzeko eta sustatzeko.

Laguntza teknikoa koordinatu egingo da, Bilbao Ekintza udal sozietateko eta Bilbao Dendak eta Bilbao Centro elkarteetako profesionalek elkarrekin eratuko duten talde baten bidez, eta merkataritzako bulego teknikoak baliatuko dituzte horretarako.