BILBO. Koronabirusak eragindako egoera berezi honek neurriak hartzera behartu ditu udal erakunde guztiak. Martxoaren 14an, Estatuko gobernuak alarma egoera eta konfinamendua ezarri zituen, eta orduz geroztik kirol instalazio guztiak itxi behar izan zituen Bilboko Udalak. Hala, Bilbao Kirolak erakundeak hilero edota hiru hilean behin ordaintzen duten erabiltzaileei martxoaren 13tik 31ra bitarteko kuota proportzionala itzuliko die kirol instalazioak berriz irekiko direnean. Gainera, harpidunek ez dute ordaindu egin beharko kiroldegiak berriro ireki arte.

Urtean behin ordaintzen duten abonatuei ere, kuotaren zati proportzionala ordainduko zaie, martxoaren 13tik atzera ere ireki arteko epeari dagokiona.

Kuota zati proportzionala itzultzeko, konpentsazioak egingo dira behin jarduera atzera ere hasitakoan kobratuko den lehen kuotan.

Sartzeko bonuen iraungitze-data baliogabetu egiten da, eta, udal kiroldegiak atzera ere irekitzen direnetik hasita, bonuek epe osorako balioa izango dute.

Bilbao Kirolak udal erakundean baja eragiten duten pertsonei, diru-transferentzia bat egingo zaie, instalazioak itxita egon diren aldiari dagokion zenbatekoarekin.

ARIKETA FISIKOA ETXEAN

Bilbao Kirolakek herritarrak animatzen ditu etxetik ariketa egitera, eta, horretarako, gogorarazten du pertsona guztien, abonatu izan zein ez, eskura jarri duela doako aplikazio bat, kirol-ohiturak dituena, beren etxeetatik, banaka edo familiarekin, ariketa egiteko. (Aplikazioari buruzko informazio gehiago, hemen sakatuta).

Bilbao Kirolakek gogorarazi du jarduera fisikoa bizi-ohitura osasungarria dela, eta edozein adinetako pertsonei fisikoki zein mentalki laguntzen diela.