Bilbok etxeko txikienentzat eta haien familientzat prestatu du jarduera-atal handi bat Aratusteetarako; izan ere, Jai Batzorde Mistoak, otsailaren 21etik 25era bitarterako, berrogeita hamar ekitaldi antolatu ditu.

Umeak, hala, festako protagonista ezin ukatuzko bihurtuko dira egun horietan, hiriburuko kaleak kolorez eta umore onez beteko dituzten mozorroz jantzirik. Atzo otsailaren 21eko goizean hasi eta bihar otsailaren 25eko arratsaldera arte, ezin konta ahal proposamen izango dira, aspertzeko lekurik ere utziko ez dutenak: tailerrak, makillajea, zurezko jokoak, "Itsasoan/En la mar" izeneko familia-berbena baten erabateko estreinaldia, kontzertuak eta Gargantua ospetsua.

Atzoko eguna, otsailak 21, barikua, 10:30ean hasi zen, umeek gehien espero zuten ikuskizun nagusiarekin: Ikastetxeen Desfilea. Txikienak, beren mozorrorik onenak jantzita, Albia lorategietan zehar joan ziren desfilean, Kale Nagusitik Plaza Barriraino. Desfilea amaitzean, ikastetxeetako ikasleak indarberritu egin ziren, txokolate ondo merezia janez musikaren soinua eta olgeta lagun.

Gaur, otsailak 22, zapatua, eguna 12:00etan hasi da Aratusteetako Barrutia irekita: han izan dira fanfarre ospetsuak, erraldoien lasterketak eta publiko guztien gozagarri izan diren gainerako jarduerak.

Zabalguneko plaza ezin utzizko lekua izango da, zeren eta, "Astronautak" obra ibiltariaz gain, zeina Goloka konpainiak emango baitu 12:30ean, PANPOTX Kultur Elkarteak "Itxasoan/En la mar" berbena estreinatuko du Zabalgune eraikinean. Antzezlan olgetarako hezigarri baten proiektua da, familiarentzat, eta itsasoen eta ozeanoen kutsaduraren gaia landuko du, eta publikoa arazo horretaz ohartarazten saiatuko da. Emanaldiak 13:00etan eta 18.30ean izango dira, euskaraz, eta 16:30ean, gaztelaniaz. 13:00etako saioan, gainera, zeinu hizkuntzako interprete bat egongo da.

Hori aski ez eta, umeek, halaber, Gargantua kuttuna, zurezko jostailu klasikoak, makillajea, ile-apainketa eta umeentzako lantegiak izango dituzte Zabalguneko Plazan, egun osoan zehar.

DOMEKAN, otsailaren 23an, umeentzako jarduerak Areatzan eta Arriaga Plazan izango dira. Erraldoiak eta buruhandiak ibilaldian abiatuko dira 12:00etatik 14:00etara, uriko bi punturen artean, eta Arriaga plazan, ostera, Gargantua egongo da, ordutegi berean. Era berean, arratsaldean, 18:30etik aurrera, dantzaren txanda izango da Plaza Barrian, Beti Jai Alairen eskutik, haien "Bilbo dantzaz mozorrotzen" ikuskizunarekin.

ASTELEHENEAN, otsailaren 24an, aratusteetan ezinbestekoa izango de ekitaldietako beste bat izango da. 12.30ean, Plaza Barrian, Bilboko Udal Bandak joko du, DJ Xaibor-ekin batera, familientzako kontzertu bat eskainiz, parte hartze bidezkoa, non gazte eta edadetuak kantuan eta dantzan jardun ahal izango diren musikak lagunduta.

Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, Plaza Barriko karparen pean, puzgarriak izango dira, lankidetzazko olgetak, umeentzako lantegiak, eta haietaz gozatzeko aukera izango da otsailaren 25ean ere, martitzenean, 11:30etik 14:30era, eta 16:30etik 18:30era.

Azkenik, otsailaren 25ean, MARTITZENEAN, Plaza Barriko karpan, 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 18:30era, lantegiak izango dira, sormenezko ile-apainketakoak, eta 0 eta 5 urte arteko umeentzako gune berezi bat, puzgarriekin edo makillajearekin.