BILBO. Hurrengo ostegunean, abenduaren 19a, Bilboko udal azoken egitarau berria abiaraziko da, zeina hilaren 30era arte iraungo du. Guztira zazpi udal azoka egongo dira, Deustu, Erribera, Labayru, Otxarkoaga, San Inazio, Trauko eta Zabalgunean. Bertan, salgai egongo diren produktuak erosteaz gain, hurbiltzen direnek hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango dute.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak Bilbao Zerbitzuak udal-enpresaren bidez sustatu duen ekimen honetan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ere lagundu du, eta asmoa da udal azoketan erosketak sustatzea aurrerantzean ere, haien irudik kolektiboa sendotzea eta ohitura osasungarriak sustatzea are Gobonetako jaiak bezalako garai ohikoan ere.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziaren arabera, "kultur ikuskizunen bitartez, jarduera sustatu nahi dugu gune hain gertuko horietan. Sustatu behar dugu udal azoketan eros dadila baita Gabonak bezalako garai ohikoan ere, hartara bizimodu osasungarria eta orekatua eroateko bizitzako aldi guztietan".

Zehazki esateko, lau dira umore, magia, musika eta zinema ikuskizunak, abenduaren 19tik 30era bitartean Bilboko zazpi udal azoketan txandatuko direnak.

Proposamenetako bat "Impro merkatuak" inprobisaziozko ikuskizuna da, non, umorearen bitartez, emakumezko eta gizonezko lau aktorek agertoki bihurtuko dituzte azokak, eta han ibiliko diren bezeroak solaskide, eta hala erabakiko dute gauzatuko den antzerki-saioaren gidoia nolakoa izango den.

Zazpigarren arteak ere izango du lekua Uriaren merkataritzazko ekipamenduetan, "Deliciosa Marta" filma emango baita, komedia erromantiko alemaniar bat, zeinean protagonistak jatetxe frantses batean lan egiten baitu.

Ibon del Olmo magoak ilusioz eta pozez beteko ditu azoken barrutiak gertuko magiazko ikuskizunekin, ikusleak harrituz beti.

Musikazko zertzelada, Gabonetako egitarauan, Txipli Txapla zortzikotearen eskutik etorriko da; Karmele Barrenak zuzentzen du 2.000 urtetik. Zortzikoteak oholtzatik erakutsiko du bere herri-kanten, bilbainaden, eliza musikazko obren eta klasiko handien eta bestelakoen errepertorio luze eta askotarikoa.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak berriro gogorarazi nahi izan du "gertuko merkataritzaren balioa agerira ekartzeko beharrizana, haren zerbitzua, produktuen kalitatea, eta zeinen garrantzi handiko lana egiten duten azokek eta haietako merkatariek gure gastronomia- eta gizarte-kulturaren funtsa diren ohitura eta usadioak ezagutzera emanez eta gizartean zabalduz".

Gainera, erantsi du, "udal azokak Uriko eta auzoetako bizimoduaren zutabe dira, ekonomia-jardueren gune, bizirik atxikitzen dutenak erosketa ohiko eta familian egiten denaren espiritua, kontsumitzaileei eskaintzen diena produktu berri eta kalitate handienekoen aukerarik zabalena".

3D GAILU HOLOGRAFIKO BERRIA ERRIBERAKO AZOKAN

Bilboko Erriberako Azokak, joan den astetik, badu 3D gailu holografiko bat, azken belaunaldikoa, kalitate handiko zerbitzua eskaintzen diena hala bezeroei nola bisitariei.

Barrutiaren ate nagusian dago ezarrita, eta urrutitik proiektatzen dira hiru dimentsioko gailuan proiektatzen diren edukiak, eta, halaber, urrutitik kudeatzen da gailua; Bilbao Zerbitzuak udal-enpresak programatzen du, eta, hala, mezuak egokitzeko aukera izaten du, unearen eta bezeroen arabera. Tresna berri horren bidez, gainera, merkatariek euren negozioak susta ditzakete.