BILBO. 'Kultur Gabonak 2019' programak ipuin kontalariak eramango ditu Abandoko Udaltegira abenduko hiru egunetan. Konkretuki abenduaren 5ean, 12an eta 19an izango dira saioak, hiru ostegunetan jarraian. Sarrera doakoa izango da, baina ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago hartu behar da gonbidapena Abandoko Udaltegian.

Lehen saioa ostegun honetan izango da, abenduaren 5ean, Badut taldearekin eta “Ipuinak jo eta musikak kontatu” ipuinarekin. Bertan, musikak lagunduta, mila istorio asmatuko dituzte, umeak inplikatzeko eta animatzeko.

5 urtetik gorako umeei zuzendutako hurrengo ipuin kontaketa hilaren 12an izango da, Maite Arreseren eskutik. “Yogipuinak” ikuskizunak kontakizunak gorputzarekin, adimenarekin eta emozioekin uztartzen ditu, yogaren bidez. Maite Arresek bi emanaldi eskainiko ditu, 17:30ean eta 18:30ean, 25 neska-mutilentzako (eta haiekin doazen helduentzako) leku kopuru mugatuarekin.

Egitaraua hilaren 19an itxiko da Apika Taldearekin eta “Mundu berri.nol?” Ikuskizunarekin. Ipuin kontaketa saioek ahozko narrazioa eta antzerkia uztartzen dituzte, ikus-entzuleekin elkarrekintza aktiboa, ludikoa eta parte-hartzailea lortzeko helburuarekin. Irakurzaletasuna bultzatzeaz eta suspertzeaz gain, kultura ezberdinetara hurbiltzea eta irudimena, errespetua eta sormena garatzea ere proposatzen dute.

“IPUIN KONTAKETA SAIOAK

Abandoko Udaltegia

ABENDUAK 5

18:00 - BADUT TALDEA “Ipuinak jo eta musikak kontatu”

Ipuin kontalaria musikarekin (4-10 urte). 50´

ABENDUAK 12

Bi emanaldi: 17:30ean eta 18:30ean - MAITE ARRESE “Yogipuinak”

Ipuin kontalaria eta yoga (5 urtetik aurrera). 50’

ABENDUAK 19

18:00 - APIKA TALDEA “Mundu berri.nol?”

Ipuin kontaketa antzeztua (5 urtetik aurrera). 60’