Pio Baroja plazan

Bilboko Udalak Gabriel Arestiren jaiotzaren urteurrena omendu du

Arestiren omenezko ekitaldiek arratsaldean izango dute segida, 19:30etatik aurrera

09.02.2020 | 18:25
Dantzari bat aurreskua dantzatzen Gabriel Arestiren jaiotzaren urteurrenaren omenaldian

Arestiren omenezko ekitaldiek arratsaldean izango dute segida, 19:30etatik aurrera

BILBO. Gaur, urriak 14, Gabriel Aresti jaio zenetik 86 urte betetzen dira. Hori dela eta, Bilboko Udalak omenaldi bat egin du Pio Baroja plazan. Bertan Juan Mari Aburto eta Gonzalo Olabarria egon dira, eta Udane Goikoetxeak poema batzuk irakurri ditu. Horrez gain, dantzari batek aurreskua dantzatu du, eta Udaleko kideek, lore-eskaintza egin dute.

Gabriel Arestik (Bilbo, 1933 ? 1975) poesia, eleberria, ipuina eta antzerkia landu zituen; baita literatura unibertsaleko klasikoak euskarara itzuli eta Euskaltzaindian egin zuen lanaren bitartez euskara modernoaren oinarriak finkatzen lagundu ere. Bere lan ezagunenak "Euskal harria" (1968), "Harrizko herri hau" (1971) eta "Harri eta herri" (1964) poema-liburuak dira.

Arestiren omenezko ekitaldiek arratsaldean izango dute segida, 19:30ean Bidebarrieta Kulturgunean hasiko den kontzertu-errezitaldiarekin; ekitaldi horretan Ainara Ortegak Arestiren zenbait poema irakurriko ditu, Iñaki Salvador pianoan dela.

Iñaki Salvador piano eta akordeoi jotzaile eta moldatzaile aritu da euskal musikako artisten disko eta kontzertu askotan. Mikel Laboarekin izan zuen harreman luzeaz gain ?25 urtez aritu zen berarekin lanean? asko izan dira profesional gisa egin zituen lehen urteetatik grabazioetarako edo kontzertuetarako deitu duten taldeak eta bakarlariak, Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euzkitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza, besteak beste.

Bere ibilbide profesionalean euskal abestiei begiratzen dien lan-ildoa jorratu du beti, tradizionalak edo egile garaikideenak, eta ia bere disko guztiek errepertorio horri egindako keinu argia dute. Ainara Ortegaren ahotsarekin batera egiten duen bikote proposamen honetan Arestiren lanari emandako begirada berria eskainiko du. Entzuleek hainbeste ezagutzen ez dituzten euskarazko poemen eta testuen aukeraketa berreskuratuko dute.

noticias de deia