BILBO - Abuztuaren 24rako programatuta dagoen C. Tanganaren kontzertua bertan behera gera liteke bere abestiek duten letra matxistarengatik. “Hago que tu puta se empache, hago que se calle y se agache”, “pa mí esta mierda es fácil, tu puta me ama papi” edo “solo me quieres si te hago mal” bezalako estrofak aurki daitezke bere letretan.

Kontzertua programatik ezabatu dadin, C. Tangana Aste Nagusian jotzearen kontrako sinadura bilketa jarri da martxan Change.org web-atarian, eta jada 10.000 sinadura daude. Jone Goirizelaia, EH Bilduren bozeramailean Bilboko udaletxean, bat etorri da emakume eta kolektibo feminista ezberdinek zabaldutako kritikekin, eta kontzertua karteletik eror-tzea “positiboa” dela helarazi du: “Horrek ez du suposa-tzen askatasun artistikoaren eskubidearen aurka joatea, ezta adierazpen-askatasunaren kontra joatea ere, emakumeak errespetatzen dituen gizarte bat nahi badugu, euren eskubideak bermatuz eta berdintaunezko jaiekin, ezin ditugu baimendu emakumeen eskubideen aurka zuzenean doazen lengoai sexistaz betetako kontzertuak”. Era berean, Elkarrekin Podemosek C. Tanganaren emanaldia gaitzetsi du, musika taldeen aukeraketa Jaietako Batzorde Mistoak egin beharko lukeela gogoraraziz.

polemikaren atzean Itziar Urtasun Bilboko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak kontzertua bertan behera gelditu daitekeela ziurtatu du eztabaida sare sozialetan zabaldu ostean. Eta polemikaz hitz eginda, Aste Nagusirako eraso sexisten aurka garatutako esloganak hautsak errotu ditu ere. El silencio, no es un sí esloganaren barruan agertzen den komak zalantzak sortu egin dituela aintzatetsi du. “Horrenbesteko arazoa bada koma kentzea kenduko dugu, baina beste ikuspuntu batetik begiratu behar da, emakume guztiak gaudelako elkarrekin borroka honetan”, gogoratu du Urtasunek polemikaren ostean. - U. Gonzalez