BILBO. Bilboko Udalak San Mameseko kiroldegian eskainiko dituen kurtsoetan parte hartzen interesatuak daudenek irailaren 6ra arte eman ahal izango dute izena.

Eskatzaileei zenbaki bana emango zaie, eta zozketa batean parte hartzeko eskubidea izango dute horrela: zozketa horren bidez zehaztuko da hurrenkera, kiroldegi berri horretan eskaintzen diren kirol modalitateetako baterako edo besterako izena emateko. Zenbaki hori kiroldegietan salmenta automatikorako dauden makinetan edo www.bilbaokirolak.eus webgunearen bidez eska daiteke. Aurretiazko hitzorduaren bidez, eguna eta ordua gordetzen dira eskatutako ikastaroetan izena eman ahal izateko, baina horrek ez du bermatzen ikastaroetan lekurik izango denik.

Irailaren 10ean ospatuko da zozketa, aldez aurreko hitzorduak emateko ateratako zenbakiaren araberako hurrenkeran. Zozketa bat egingo da Bilbao Kirolak sareko kiroldegietako bakoitzean, eta San Mamesko kiroldegian ere bai.

Irailaren 16tik aurrera hasiko da izena emateko epea Bilbao Kirolak-en abonatutako jendearentzat, baldin eta aldez aurreko hitzordua badu; irailaren 24an, ostera, aldez aurreko hitzordurik ez duten abonatuentzat, eta irailaren 26an, abonatu ez direnentzat.

Aukera izango da, orobat, kiroldegi bakoitzeko salmenta automatikoko makinetan emateko izena, eta webgune honen bidez ere bai: www.bilbaokirolak.eus Abonatu bakoitzak zozketan esleitu zaion egunean eta orduan egin ahal izango du izen-ematea.

22 IKASTARO SAN MAMESEN

San Mamesko kiroldegiko aretorik berritzaile eta modernoenak PRAMA eta Fiktross dira. Biek daukate teknologiarik aurreratuena kirol-entrenamenduetarako. San Mameskoa da Bilbao Kirolak-en udal kiroldegi bakarra ezaugarri horietako aretoak dauzkana, oso ikastaro berritzaileetarako aukera ematen baitute, hala nola aerial yoga, aerial pilates, TRX/entrenamendu esekia, aeroboxing, fitness elkarreragilea edo fitnessfun, besteak beste. San Mameseko kiroldegiak 22 ikastaro eskaintzen ditu, guztira, datorren 2019-2020 denboraldirako, eta ikastaro horietako 9 berriak dira.

San Mamesko kiroldegiko ikastaro horiez gain Bilbao Kirolak-en gainerako 10 kiroldegietakoak ere hor dira, guztira 64 ikastaro eskainiz, gorputz ariketa egin nahi duten pertsona guztien eskaera, gustu eta beharrizanei erantzutearren.

Eskaintza osoa hemen: www.bilbaokirolak.eus