Aste Nagusia 2019

Udalak berbenak plaza Biribilera aldatuko ditu arratsaldeko eta gaueko saioetan

Zortzi orkestrak egunero bi saio eskainiko dituzte 20:00etan eta 23:15ean adineko eta gazteentzako

09.02.2020 | 10:10
Aste Nagusiko orkestra.

Zortzi orkestrak egunero bi saio eskainiko dituzte 20:00etan eta 23:15ean adineko eta gazteentzako

BILBO. Jenderik gehien pilatzen duen jardueretako bat, jaietan, ohiko dantzaldiak izaten dira; aurten, bina saio eskainiko dira egunero, arrastegietan eta gauetan, abuztuaren 17tik 24ra bitartean. Zortzi orkestrak beteko dute musikaz eta dantzaz Plaza Biribila, bina saio eskainiz egunero, bata arrastegian, 20:00etan, eta bestea gauean, 23:15ean, adinduentzat eta gazteentzat, hurrenez hurren. Lehenengo musika-blokea 20:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi iraungo du, eta 21:30ean amaituko. Dantzaldiaren bigarren zatia 23:15ean hasiko da, eta 02:00etan amaituko.

DANTZAGARRIAK 20:00ETAN

20:00etatik 21:30erako hitzordua adinduentzat da, eta zahartze aktiboa sustatzeko Bilboko Udalak urte osoan daroan politikaren barruan sartzen da. Uste da ehunka pertsona adindu bilduko dela dibertsioarekiko eta festarekiko hitzordu alai horretan Aste Nagusian; haietako asko lehendik "trebatuta" iritsiko dira, Bilboko Udalak urte osoan zehar La Casillan eta Levante plazan antolatzen dituen "Dantzagarri" jendetsuetan parte harturik.

Dantzaldiak finkaturik daude dagoeneko Bilboko jaietako tradizio gisa, eta dantza eragingo dio Plaza Biribileko jendeari, gauero-gauero, hainbat orkestrek eskainiko dituzten atzoko eta gaurko kanten errepertorioekin. Hona hemen zein orkestra jardungo diren:

  - Abuztuaren 17a, zapatua: Show Revelación

  - Abuztuaren 18a, domeka: Luhartz

  - Abuztuaren 19a, astelehena: Pasito Show

  - Abuztuaren 20a, martitzena: En Esencia

  - Abuztuaren 21a, eguaztena:Show Revelación

  - Abuztuaren 22a, eguena: Akerbeltz

  - Abuztuaren 23a, barikua, 20:00: Aiko Taldea

  - Abuztuaren 23a, barikua, 23:15: Oxabi

  - Abuztuaren 24, zapatua,  20:00: Grupo Pergola

  - Abuztuaren 24, zapatua, 23:15: Élite

8 AGERTOKI ETA 100 MUSIKA EMANALDI BAINO GEHIAGO DOAN

Jarduera horiez landara, badira beste 100 musika-jarduera baino gehiago doan, Bilboko Udalak antolatuta 2019ko Aste Nagusirako. Izan ere, jakinik zeinen garrantzizkoa den musika-eskaintza jendearentzat Bilboko Aste Nagusian, ehunka jarduera izango dira era guztietako gustu eta pertsonentzat, zirrara eraginez urian zehar 8 kokalekutan.

Askotarikoak izanik, direla egungo musikako kontzertuak, edo musika klasikokoak, ahaztu gabe ohiko bilbainadak, musika-hitzorduek ere Bilboko jaien ereduaren ezaugarriak izango dituzte ardatz: kalitatea, askotarikotasuna, berdintasuna, parte hartzea eta doakoak izatea, eta musika estilo bakoitzak, bestalde, bere lekua izango du, bere kokalekua. 

noticias de deia