BILBO. Instalazioetan zehar ibili ondoren, Aburtok esan du “azpiegitura berri hau irekitzeko gogo handia zutela inguruko bizilagunek, eta bilbotarrek oro har. Kiroldegi honek ekipamenduak hobetzen ditu eta uriko kirol eskaintza berriztatzen du”. Aburtok esan duenez, “San Mameseko kiroldegiak oso ezaugarri bereziak ditu, dagoen lekuarengatik ?San Mameseko zelaia? eta punta-puntako sistema eta makinak dauzkalako”. Aburtok gehitu du “Udalaren helburua dela herritarrei kalitatezko espazioak eskaintzea, kirola egin ahal dezaten eta bizi-ohitura osasuntsuak izan ditzaten, pertsona guztien ongizaterako eta osasunerako izugarri garrantzitsuak baitira”.

Bilboko Udalak 6 milioi euro inbertitu ditu instalazio berri hauen eraikuntzan eta ekipamenduan.

WELLNESS ESPAZIOA ETA PISTA-ARETO BERRITZAILEAK

San Mameseko kiroldegia Athletic Cluben futbol-zelaiko beheko solairuetan dago. Oinezkoen sarbidea independentea da eta erabateko irisgarritasuna dauka. Futbol-zelaiko 19. atean dago.

-2 solairuan ur-eremua dago, umeentzako igerilekuarekin, 50 metroko igerilekuarekin eta wellness eremuarekin (spa, bainu turkiarra eta sauna). Igerilekuetako eta wellness zonako erabilera eta sarrera dohainik dira Bilbao Kirolakeko abonatuentzat eta instalazioetan sarrera edo bono bat erosiz sartzen direnentzat.

Gainera, solairu berean, funtzio askotako bi areto daude: PRAMA eta Fitkross aretoak. Bietan metodologia moderno eta aitzindariak daude, errendimendu handiko kirola egiteko modu berriei egokituak.

-1 solairuan Fitness aretoa dago, hau da, hiru geletako handiena, punta-puntako makinekin. Informazio xeheagoa eranskinean.

ATE IREKIAK

Gaurtik uztailaren 31ra arte, astelehenetik ostiralera, eta iraileko bigarren astean -irailaren 9tik 13ra- Bilbao Kirolakeko abonatuek eta sarrera edo bono bat erosten dutenek dohainik parte hartu ahalko dute programatutako klaseetan. “Ate irekien” formatu honen helburua da instalazioen berri ematea eta jendeak eskaintzen diren kirolak probatzea.

Parte hartzeko, kiroldegietako salmenta-makinetan edo Bilbao Kirolaken webgunean izena eman behar da. Bai makina haueta, bai Bilbao Kirolaken webgunean, jardueren egitaraua eta ordutegiak bilatu daitezke. Informazio xeheagoa eranskinean.

TAILERRAK ETA DINAMIZAZIOAK

Abuztutik hasita eta denboraldi berria hasi arte (urrian), iraileko bigarren astea izan ezik, pistako ikastaroak tailerreko edo dinamizaizoetako formatuan izango dira. Tailerren prezioa 2,5 euro izango da saio bakoitzeko. Abonatuak ez diren pertsonek kiroldegiko sarrera eta tailerraren prezioa ordaindu beharko dituzte.

Tailer bakoitzean izena emateko, kiroldegietako makinak erabil daitezke.

2019-2020 denboraldiaren hasieran, urrian, San Mameseko kiroldegiak ikastaroak eskainiko ditu. Izena emateko modua hilero edo denboraldi osorako izango da, Bilbao Kirolakeko gainerako kiroldegietan bezala. Urrian hasiko diren ikastaroetan aurreinskripzioa egiteko epea irailaren 6an hasiko da. Eskaintza osoa hemen: www.bilbaokirolak.eus.

ORDUTEGIAK

Uztailean eta abuztuan, San Mameseko kiroldegiko ordutegia 8:30etik 21:00etara izango da astelehenetik barikura; zapatuetan 9:00etatik 21:00etara, domeketan eta jaiegunetan, berriz, 9:00etatik 19:00etara. Irailetik aurrera, ordutegia 07:15etik 22:00etara izango da astelehenetik barikura, 09:00etatik 22:00etara zapatuetan, eta 09:00etatik 19:00etara domeka eta jaiegunetan.

Segurtasun-arrazoiengatik, kiroldegia itxi egingo da San Mamesen partidua dagoenean edo bertan bestelako ekitaldiak egiten direnean.