BILBO. “Bilboko etxebizitza sozialak ehun urte” erakusketa Zabalguneko eraikinean izango da ikusgai uztailean eta abuztuan. Ordutegia astelehenetik da, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara

Erakusketa urtarrilean inauguratu zen EHUren Bizkaia Aretoko Chillida gelan, Bilboko Udal Etxebizitzen mendeurrena ospatzeko ekitaldien testuinguruan. Otsailean eta martxoan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzan ikusi ahal izan zen. Gero, maiatzera arte, Erriberako Merkatura eraman zen, Bilboko Zazpi Kaleen bihotzean.

Galerian, etxebizitza sozialak Bilbon bete duen ehun urteko historiaren ibilbide arkitektonikoa jasotzen da, argazkien eta testuen bidez. Formatu interaktiboen bidez ere ikus daiteke, Udal Etxebizitzen webgunean.

Erakusketaren xedea da, ez bakarrik atzerantz begiratzea Bilboko Udal Etxebizitzak tokiko organismo autonomo gisa izan duen historia eta etxebizitzen arloan gauzatu dituen jardun esanguratsuenak agertzeko, baita ere jendeari erakustea jardun horiek zer garrantzi izan zuten, beren inguruabar historikoetan kokatuta, eta zer eboluzio izan duten unean uneko arkitekturak eta hirigintzak eta bizitegietarako proiektu aitzindariek.

Helburu horrekin, erakusketak azken ehun urteko timeline adierazgarri bat erakusten du, unean uneko mugarri erabakigarrienak modu bisualean ikusteko. Aukeraketak arreta berezia ematen die etxebizitzaren alorrean aitzindariak izan ziren proiektuei.

Kontakizuna sei arotan banatzen da. Haietako bakoitzak azalpen labur bat dauka, interpretazio hobeago bat egin ahal izateko.