BILBO. BWall Collective jaialdia Bilborocken ospatuko dute datorren larunbatean. Ekitaldiak 18:15etik 23:00etara iraungo du eta sarrera doakoa izango da, jarlekuak bete arte.

BWall Collective kolektiboa ez da kaleko kulturara mugatuko artearen eta poesiaren elementuekin. Horrez gain, beste hainbat eremu artistikoetan murgilduko da, dantza eta musika bezalako formatuekin. Horrekin, gazteek egindako kaleko artearen sormen-lanak erakutsi nahi da.

ASKOTARIKO MODALITATE ARTISTIKOAK

Gonbidatutako artisten artean BigSoundBoy, TIKI-boom, Txuck Turner eta Ausokobeatz djak dira. Dantzarako hainbat soinu jarriko dituzte: Funk, Hiphop, Reagge, Cumbia eta Black Music.Bertaratuko direnek kaleko kulturaren hainbat obraren erakusketa ikusi ahal izango dute, Mel, Enara, UKa, BLa, Vidal-Asai eta Txarr bezalako sortzaileekin, hainbat teknikaren bitartez sortutakoak.

Gainera, Beatbox erakustaldia egingo da Mikeloren eskutik, eta Lola Guerricaechebarria interpreteak kaleko poesiaren errezitaldia eskainiko du. Steve, Wendy, Shooter Mike eta Krash dantzariek Breakdance estiloaren artea erakutsiko dute eta, gainera, Tomo Studioren ekipoak video mapping bat eginez parte hartuko du.

Halaber, performance bat izango da Trucarec-en eskutik eta boomsticker bat Streetstickers-ekin. Esparru horretan popup irekirako eremua egongo da.

LA BASU, RAP ESTILOAREN ERREFERENTZIAZKO ABESLARIA

Ekitaldian pare bat Showcase egongo da, La Basu abeslariaren emanaldi batekin, andrazko rap-aren erreferentzia handietako bat, rap, soul, reggae edo flamenco bezalako estiloetan nabarmendutakoa. La Basuk Ibai dj-a izango du lagun. Gainera, Laize Mc egongo da, rap-aren promesa gaztea.

‘IDEIAK MARTXAN’ DEIALDIA

Kaleko arteari buruzko BWall Collective topaketaren diseinua ‘Ideiak Martxan’ ekimenetik dator, Bilboko Udalak gazteekin topaguneak sortzeko eta gazteak udal programazioaren partaide bihurtzeko asmoz eratutakoa. Programa honen deialdia 14 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Haien proposamenak aurkezteko ?banaka zein taldeka- aurkezleetako batek, gutxienez, Bilbon erroldatuta egon behar du.

‘Ideiak Martxan’ ekimenean parte hartu nahi dutenek posta elektronikoz, udal webgunera edo www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunera bidali ditzakete haien proposamenak. Proposamenak jasotakoan, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren teknikariek egileekin batera aztertuko dituzte proiektua, horrela horien bideragarritasuna aztertzeko eta, egingarri baderitzete, baita burutzeko ere.