BILBO. Conductus Ensemble taldeak emango duen ‘Pasioa San Markosen arabera' kontzerturako sarrerak agortu dira. Ikuskizuna Gizakunde elizan izango da bihar 20:00etan.

Bilbao 700 Fundazioak Bilbao Arte Sakratua (BAS) jaialdiaren hamabosgarren edizioa antolatu du ‘Egurra eta soka’ izenburupean. Nazioarteko ospea duten tradizio handiko taldeek parte hartu dute jaialdian.

- Pasioa San Markosen arabera BWV 247:

“Hildakoak Pasioari buruz egin dituen lan inprimagabeak bost dira gutxi gorabehera, eta horien artean batek koro bikoitza du” (J. S. Bachen Necrologio, Nueva Biblioteca Musical aldizkaria, 1754. urtea).

Aipu horrek eta antzeko batzuek iradokitzen duten bezala, J. S. Bachek bost pasio idatzi zituen. Horietatik bi ezagunak dira, eta galdu diren beste hiruren artean bata San Markosen araberako pasio bat da, 1731n interpretatu zena lehen bertsio batean eta 1744an bigarren bertsio batean.Une honetan lan horren 25 bat bertsio daude, elkarren antzekoak neurri handi batean. Jarraian eskaini behar dugun bertsioa prestatzean kontuan hartu dira azken ikerketak. Nahiz eta inork ezin duen esan guztizko ziurtasunarekin 1731ko eta 1744ko ostiral santuetan entzun zen musika hura eta berreraikitako bertsioa berdinak direla, zatiz badere, badira hainbat arrazoi pentsatzeko izan daitezkeela.

Conductus Ensemble 2002an sortu zen, eta harrezkero ehundik gora kontzertu eman ditu antzoki eta areto garrantzitsuenetan, hala nola, Madrileko Auditorio Nazionalean, Bilboko Euskalduna Jauregian eta Donostiako Kursaaleko Auditorioan. 16 sopranok, 16 kontralto eta kontratenorrek, 12 tenorrek eta 12 baxuk osatzen dute ahots-taldea. Instrumentuen plantilla, bestalde, bi multzotan banatzen da: bata, antzinako musikan espezializatua eta, bestea, garai guztietako errepertorioa lantzen duena. Kritika espezializatuak eta publikoak aho-batez txalotu dituzte talde horiek guztiak, beti saiatu direnak kontzertu bakoitza esperientzia berezi bat bihurtzen publikoarentzat eta taldeko musikarientzat. Eta horretarako, irizpide historizistekin interpretatzen dituzte Errenazimendutik XX. menderaino doan errepertorio izugarri zabal bat, zeinetan sartzen diren hainbat maisulan.

Pasioa San Markosen arabera BWV 247

Conductus Ensemble.

Andoni Sierra, zuzendaria.

Christian Zenker, tenorra.

Manfred Britner, baxu-baritonoa.

Jone Martínez, sopranoa.

Lucía Gómez, mezzosopranoa.

Gabriel Díaz, kontratenorra.

Ariel Hernández, tenorra.

Jesús García Arejula, baxua.

Apirilak 16. 20:00etan. Gizakunde elizan.