BILBO. Bilbao Arte Sakratua Jaialdia, ‘Egurra eta soka’ lelopean, bihar hasiko da Atxuriko Gizakunde Elizan Bilboko Koralaren kontzertuarekin, arratsaldeko 20:00etan. Jaialdia apirilaren 9tik 16ra bitartean izango da.

- Musika eta espazioa:

Bilboko Koralak txango bat proposatzen digu XIX. mendetik gaur arteko musika polikoral espiritualean barrena. Txango horretan lagun izango dugu organo eramangarri bat, Otxandioko organo-jole Sergio del Campok egina, eliz musika koralarekin hain estu lotuta dagoen Euskal Herriko organogintza tradizioaren erakusgarri. Kontzertu honetako errepertorioko piezek behako bat ematen diote iraganari.

Denboraldiz denboraldi, talde honek emanaldi ugari eskaintzen ditu, bai hiriko auditorio handietan (adibidez Euskalduna Jauregian, Arriaga Antzokian edo Campos Elíseos Antzokian), eta bai sarrera libreko espazioetan, non aukera baitu hiritar guztiengana hurbiltzeko. 100dik gora kiderekin, bidelagun izan ditu Espainiako orkestra ia guztiak eta baita ere nazioarteko orkestra ospetsuenak.

Musika eta espazioa

Bilboko Korala

Maialen Díez, Loli Hernández eta Estíbaliz Sánchez, sopranoak.

Alberto Sáez, organoa.

Enrique Azurza, zuzendaria.

Apirilak 9. 20:00etan. Gizakunde elizan.

SARREREN SALMENTA

Sarrerak 5 eurotan salduko dira apirilaren 2tik aurrera Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabalgune plaza 11, 1. solairua), eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik ostiralera. Eserlekurik libre geldituko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emanaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.