BILBO. Gaur bukatzen da "Harrapazank eszena" talentuen lehiaketarako izena emateko epea. Programa 12 eta 18 urte arteko bilbotarrentzat da. Lehiaketaren helburua da Bilboko gazteek euren sormena eta talentua erakustea antzerkian, dantzan, musikan eta abar.

Castingak, masterclass-ak eta amaierako galak izango dira ekainaren 21ean eta 22an, Bilborock aretoan. Bi sari emango dira, 500 eurokoa bakoitza, kategoria bakoitzeko (junior eta senior). Parte hartzeko, web-orriaren bidez eman behar da izena www.harrapazank.eus.

Beste alde batetik, HARRAPAZANK GAMER GELA eta HARRAPAZANK URBAN programak ere hor dira: izena emateko epea, bi horietan, geroago amaitzen da, maiatzaren 3an. Tailer horietan parte hartzeko ere web orriaren bidez eman behar da izena www.harrapazank.eus, eta inprimakia aurkeztu beharko da, gurasoek parte hartzeko baimenarekin:

Harrapazank ESZENA: izena emateko epea GAUR amaitzen da, apirilaren 5ean.Harrapazank GAMER GELA: izena emateko epea maiatzaren 3ra arte izango da.Harrapazank URBAN: izena emateko epea, hemen ere, maiatzaren 3ra arte izango da.Gazteentzako HARRAPAZANK programa Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarrekin antolatua da (Topagunea: Euskararen aldeko kultur elkarteen federazioa); programaren xedea da gazteek beren aisialdian euskara erabil dezatela sustatzea, modu erakargarri eta berritzaile batean.

1-HARRAPAZANK ESZENA

Talentu-lehiaketa bat dugu hau, Bilboko gazteek hainbat diziplinetan duten trebezia erakuts dezaten, besteak beste antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketan eta txisteak kontatzen. Bi kategoriatan banatzen da:

Harrapazank junior, 12 eta 15 urte bitartekoentzat.

Harrapazank senior, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Lehiaketako parte-hartzaileak hautatu baino lehen, bi astez, entsegu luzeak egingo dituzte barrutiko udaltegietan, irakasle profesionalekin. Irakasleok arte-gaitasunak eta trebetasunak hobetzen lagunduko diete: Olatz Gamboa, Jon Casamayor, Ugaitz Alegría, Andrea Lopez, Ines Bermejo, Eñaut Asurabarrena, Paul Beitia, Koldo Olabarri eta Urtza Zuazo izango dira irakasle.

Gero, kategoria bietan castinga egingo da, Bilborock Aretoan, gazteek euren talentua erakuts dezaten antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteak kontatzen eta abarretan. Casting horiek apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango dira, eta Ugaitz Alegría, Ylenia Baglietto, Xabi Hoo eta Vera Alonso profesionalek egingo dituzte.

Kategoria bakoitzeko 10 talde aukeratuko dituzte. Talde horiek maiatzean egingo diren azken galetan parte hartuko dute euren trebezia erakusteko, Bilborock aretoan. Gala horietan irabazleak aukeratuko dira. Baina finala baino lehenago, maiatzaren 31n, hautatutako taldeek masterclass bat jasoko dute euren emankizunak are eta gehiago lantzeko, Begoñako udaltegian.

Finalak Bilborocken izango dira: ekainaren 21ean, 18:00etan, gala juniorra, eta ekainaren 22an, 18:00etan, gala seniorra. Final bi horietan kategoria bakoitzeko 500na euroko sari bi banatuko dira. Miren Gaztañaga izango da final bietako aurkezlea eta Unai Goikolea DJ-ak emanaldia eskainiko du. Finaletako epaimahaiko kideak Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Xabi Hoo eta Vera Alonso izango dira.

Beste alde batetik, finalera pasatzen ez diren partaideek ikasten jarraitzeko aukera izango dute arteetako eta kulturako profesionalekin, HOBEKUNTZA TAILER batean, Begoñako barrutiko udaltegian, maiatzaren 24an.

Gainera, prozesuaren jarraipena HARRAPAZANKen Youtubeko kanalaren bidez eta sare sozialetako (Twitter, Facebook eta Instagram) profilen bidez egin ahalko da.

2-HARRAPAZANK GAMER GELA

Tailer hauek 12 eta 18 urte arteko gazteentzat dira, eta Bideojokoen mundua sakonago ezagutzeko aukera ematen zaie.

Lantegi hauek bi egunetan gauzatuko dira, eta, guztira, 60 plaza eskaintzen dira. Ordubeteko saioak izango dira, eta, gehienez ere, lantegi bakoitzeko 10 pertsonak parte hartuko dute, 17:30etik 20:30era. Zehazki, hara non eta noiz:

Maiatzaren 9an, Euskararen Etxean.

Maiatzaren 10ean, Ibaiondo Udaltegian (La Bolsa etxea).

3-HARRAPAZANK URBAN

Modalitate honetan, kaleko artea ikasteko lantegiak eskaintzen dira, hala nola graffitia, beatbox-a, popping dantza eta Instagramerako argazkiak smartphonearekin. Bi egun eskainiko dira, ordu eta erdiko saiotan, eta 55 plaza egun bakoitzerako:

Maiatzaren 17an, ostiralean, 18:00etatik 19:30era, Begoñako Udaltegian.

Maiatzaren 18an, zapatuan, 12:00etatik 13:30era, Euskalduna zubiaren pean, Hockey pistan.Tailer guztiak doakoak dira eta euskaraz emango dira. Bilbon erroldatuta egotea da baldintza bakarra. Informazio gehiago hemen: www.harrapazank.eus.