BILBO. Bilboko udalaren parte hartzeko aurrekontuetarako proiektuak aurkezteko epea bihar hasiko da. Udal Gobernuak 2 milioi euro izendatu ditu hautatutako proiektuak gauzatzeko. Ekimenak garrantzizkoak eta interes orokorrekoak izan beharko dira.

Herritarren ekimenak aurkezteko epea bihar hasten da, martxoak 14, eta apirilaren 4ra arteko luzatuko da.

Proposamenak aurkezteko, interesdunek inprimaki bat bete behar dute online, www.bilbao.eus Udal webeko atalean, edo, bestela, idatziz aurkeztu Udal Erregistroaren bidez edo 8 barrutietan dauden Herritarren Arretarako Bulegoen bidez.

Proposamen bakoitzari identifikazio-kode bat emango zaio, aurkeztu duenak zaindu ahal izan dezan nola doan.

BALDINTZAK

Bilbon erroldatuta dagoen edonork, 16 urtetik gorakoa bada eta Bilbon erroldatuta badago, eta edozein entitatek, Herritarren Parte-hartzerako Entitateen Erregistroan izena emanda badago, eta edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, lanbide-elkargo zuzenbide publikoko korporazio nahiz edozelako entitatek, baldin eta ordenamendu juridikoaren arabera nortasun juridikoa badu, parte har dezake prozesu honetan. Azken 2 urteetan, baldintza izan da eskatzailea Bilbon erroldatuta egotea, eta 16 urtetik gora izatea.

Proposamenek garrantzitsuak eta interes orokorrekoak izan behar dute, auzo, barrutik edo uriko kolektiboren batentzat zein uri osoarentzat.

Bilboko Udaleko parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesuan aurkezten diren proposamenak Udalaren eskumeneko zein-nahi arlotakoak izan daitezke (garapen ekonomikoa, gobernu ona, gizarte arloko politikak, kultura, euskara, gazteria, kirola, segurtasuna, mugikortasuna, ingurumena, etxebizitza, garapen osasungarria, jasangarritasun eta hiri-garapenaren arloko politikak?), baina, ahal dela, barrutiak hobetzeko obrei eta lanei buruzkoak ez direnak.

Pertsona edo erakunde jakinentzako diru-laguntzen, sarien, laguntzen edo kontratazioen arloko proposamenik ez da onartuko, ez eta langileen gastuen arlokorik ere.

FASEAK

2019ko maiatzaren 30ean argitaratuko dira jasotako proposamenak, iraingarriak edo bazterketa eragiten dutenak bazterturik. Maiatzaren 31tik aurrera eta Gobernu Batzordeak Udalaren aurrekontu-proiektua onetsi arte, Udalaren sail batzuek eta besteek proposamenen edukiak aztertuko dituzte ikuspuntu juridikotik nahiz teknikotik (besteak beste), eta bakoitzaren kalkulu ekonomiko bat ere egingo dute. Alde horretatik, proiektuek ezingo dute gainditu 500.000 euroko aurrekontua, herritarren ahalik eta proposamen gehien gauzatu ahal izan daitezen.

Legezkoak eta teknikoki bideragarriak diren proposamenak lehentasun-fasera pasatuko dira. Hor garrantzitsuenak aukeratuko dituzte, 2020ko Udal Aurrekontuen Proiektuan jasota geratzeko.

Aurrekontuen proiektuan jasota geratu diren proposamenak eta jaso barik geratu direnak udalaren webgunean (www.bilbao.eus) argitaratuko dira.

Parte-hartze bidezko prozesuari buruzko informazioa udalaren webgunean (www.bilbao.eus) edota 010 telefonora deituta kontsultatu daiteke bihartik aurrera; hau da, martxoaren 14tik aurrera.