BILBO. Guneberri eta Kideberri programetan izena emateko epea irekita dago gaurtik. Martxoaren 20ra arte eman ahal izango da izena. Guneberri programak 264 plaza ditu 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta Kideberrik 120 plaza dauzka. Programak Deustu, Castaños, Oxarkoaga, Begoña, Zazpi Kaleak, Irala eta Zorrotzako udaltegietan eta Sanchez Marcos Eskolan izango dira, 23tik 26ra, 09:30etik 14:00ak arte.

Izena emateko modu hauek daude: www.bilbao.eus webgunean; 010 / 944 010 010 udal telefonoan; edo “Bilbao Click” bulego elektronikoetan (udaltegietan eta San Agustin eraikinean daude), Bilboko udalaren webgunera eramaten duen botoiaren bidez.

Plazak zozketa publikoan esleituko dira, martxoaren 14an. Hurrengo egunetik hasita, martxoaren 15ean, emaitzak kontsultatu ahal izango dira. Martxoaren 20ra arte eman ahal izango da izena, goian aipatutako modu eta leku berberetan.

Programak apirilaren 23tik 26ra egingo dira, 09:30etik 14:00ak arte, Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Zazpi Kaleak, Irala eta Zorrotzako udaltegietan eta Sánchez Marcos eskolan (Concha jenerala 18). Sartzeko ordua malgua izango da, 09:00etan hasita.

Hauek dira programen prezioak: 16,20 euro, arrunta; 10,75 euro familia ugarientzat; eta 6 euro Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat.

“Bost zentzumen baino ez?” izango da jardueren ardatza. Umeek esperientzia berriak izango dituzte zentzumenak erabilita, ukituz, usainduz, ikusiz, probatuz, entzunez? inguruan zer dagoen sentituz. Programak euskeraz zein gazteleraz egingo dira.