BILBAO. Bilboko Txistulari Bandak Eduardo Morenoren 'Txistu Jazz' proiektua estreinatuko du datorren asteazkenean. Ikuskizuna Euskalduna Jauregiko A3 aretoan izango da, 19:30ean hasiko da.
Eduardo Moreno konpositorea eta klarinetea jotzailez gain, Laguardiako Musika Eskolako Zuzendaria da eta bere Banadarena ere bai. Kontzertu honetan, Eduardo Morenoz gain, Bilboko Udalaren Txistulari Bandak kontrabaxuan Kike Arzarekin eta gitarran Luis Giménezekin joko du.
Musikaria, konpositorea, zuzendaria, ikertzailea eta dibulgatzailea, Eduardo Morenok dioenez: “Txistu Jazz ez da kontzertu bat: beharbada bilatze bat izan daiteke, beste doinu batzuetara eramango gaituen xenda bat, katarsi-prozesu bat eta, aldi berean, soinu-erronka bat.Izan liteke txistuak herri-musikan izatea jatorria, folklorearen antzinako munduan egotea erroturik eta folklorea izatea haren egiazko txokoa. Izan liteke instrumentu honetarako musika iraganaldiko hizkuntza bati lotuta dagoela uste duenik izatea, baina, entzun ahal izango denez, txistua eraldatu daiteke, eta badu gaitasuna sonoritate hurbil eta sofistikatu batez mintzatzeko, poesiaz, emozioz eta gozotasunez beterik. Proiektu honen helburua ez da txistua jazz musikara hurbiltzea, baizik eta instrumentua eraldatzea, jazza irten dadin beraren baitatik, bera jazza izan dadin”.
Kontzertua, jada ohikoa denez, Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan izango da, 19:30ean. Sarrerak zenbakituak dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean (3 euro) eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (3 euro) erosi ahal izango dira.
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA
Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda”; Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”; “Hala ere” Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin “Gogoeta” eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko
EGITARAUA
EPISODISO URBANOS
ZAPATOS “swing”
OPTIMISTA “medio swing”
MILAGRO “bossa lenta”
THAT NIGHT “balada”
ÚLTIMO AMOR “SWING”
UN DÍA TRANQUILO “medio swing”
WALK “swing”
MUSIKA: Eduardo Moreno
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA
Garikoitz Mendizabal: txistu lehena eta zuzendaria
Idoia Kareaga: txistu bigarrena
Gorka Zabaleta: silbotea
Sabin Bikandi: silbotea
Asier Garcia: perkusioa
Eduardo Moreno: klarinetea
Luis Giménez: kitarra
Kike Arza: kontrabaxua