Ugao Miraballeseko Udalak udalerriko emakumeen hauskarketa eta ahalduntzerako gune berri bat jarriko du martxan, "Norberaren gela" izenarekin.

Covid-19aren pandemiak krisi sanitario, ekonomiko eta soziala ekarri du nazioarte mailan. Testuinguru horretan, emakumeak kalteberatasun handiagoko egoeran jartzen dituzten egoerak sortu, eta sortzen ari, dira. Gainera, egiaztatu da emakumeen parte-hartze soziala eta presentzia txikiagotu egin dela eremu publikoan.

Egoera horren aurrean, Ugao-Miraballesko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, "Norberaren gela" izeneko proiektu berria bultzatzea erabaki du. Emakumeak ahalduntzeko guneak sortzea proposatzen duen ekimena da. Emakumeen partaidetza soziala bultzatzeko neurriak hartu behar direla jakinik, proiektu honen helburua da hausnarketarako gune propioak sortzea, pandemia garaiko isolamenduak eta jardueretan izandako parte-hartze txikiagoak emakumeengan izan dituen ondorioen inguruan.

“Pandemian, emakumeek desberdintasunen ondorioak pairatu dituzte eta pairatzen jarraitzen dute, kalteberatasun handiagoari eta benetako berdintasuna lortzeko oztopo berriei aurre egin behar baitiete. Gure asmoa espazio ireki eta anitza sortzea izan da, partaidetza eta hausnarketa partekatua lehenetsiz, emakumeen ahalduntze pertsonal eta kolektiboaren prozesuan aurrera egiten jarraitzeko”, adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Udalak herriko emakume guztiei parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Tailerrak 17:00etatik 19:00etara egingo dira Jane Jauregian, ondorengo asteazkenetan: apirilaren 27an, maiatzaren 11n eta 25ean eta ekainaren 1ean, 15ean eta 29an.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, 94 648 07 11 telefonora deitu edota berdintasuna.ugao@bizkaia.org helbide elektronikora idatzi daiteke.