Rockein musika lehiaketak bere parte hartze marka gainditu du seigarren urtez jarraian, 179 proiektuk izena eman ostean. Aipatzekoa da jasotako proposamenak berritzeko gaitasuna, parte hartzaileen %35a berriak baitira aurtengo edizioan. 25 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez). Beste 33, Euskarazko talderik onenari saria lor-tzeko hautagai dira (2020an, 22); eta 20k Eskarabilera saria eskuratzeko aukera izango dute (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak). Finala azaroaren 27an izango da Basauriko Social Antzokian.

Nabarmentzekoa da parte-hartzearen balakaera. Izan ere, Rockeinek parte-hartzaile kopurua bikoiztu du 2013ko lehen ediziotik. Urte horretan 85 talde egon ziren. 2015etik aurrera, parte-hartzaileen kopuruak gora egin du beti, 2021eko edizioko 179 parte-hartzaileetara iritsi arte.

Ohi bezala, jasotako proposamen guztien artean, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek talde finalistak aukeratuko ditu. Azaroaren 27an, Basauriko Social Antzokian izango den finalean, kontzertuen ostean, epaimahaiak 2021eko edizioko irabazleak zein- tzuk izango diren erabaki eta jakinaraziko du.

Jokoan dauden sarien artean, EP baten grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa (bost abesti), bideoklip baten ekoizpena eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukera daude. Berrikuntza gisa, ohiko kategorietan (nagusia, tokiko artistarik onena eta euskarazko artistarik onena), aurten Eskarabillera Saria gehitu zaio, publikoaren sariaren ordez. Sari horretan, taldekideen %50, gutxienez, emakumeak izango dira.