Etxebarri Makers taldeak 3D inprimagailuekin orri-markatzaile pertsonalizatuak fabrikatuko ditu, Udal Liburutegietako 9 eta 13 urte bitarteko bazkideen artean banatzeko. 3D teknologia duten objektuak inprimatzeko ezagutzak dituzten gazteen talde honek horrela jarrai- tzen du udalerrian beren aletxoa ematen.

Izan ere, Etxebarri Makers taldea pandemiaren garaian oinarrizko kolektiboentzako babes-elementuak egiten eta banatzen aritu zen 3D inprimagailuekin. Kolektibo hori etxebarritarrek osatzen dute, eta, borondatez, hainbat proiekturekin elkarlanean jarraitu nahi dute etxebarritarren mesedetan, beren talentua, ezagutza eta 3D inprimagailuak besteen zerbitzura jarriz.

Oraingo honetan, "txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko", Etxebarri Makers taldeak 6 eta 13 urte bitarteko bazkideen artean orri-markatzaile pertsonalizatuak banatzea proposatu die Etxebarriko Liburutegi Zerbi- tzuei. Makers horiek "arduratuko dira orri-markatzaileak sortzeaz, adin horietako haur bakoitzaren izenarekin, hala eskatzen badute", azaldu dute Udaletik.

500 bereizgarri inguru banatuko dira doan, liburutegiko bazkide-txartela duten, eta urriaren 7a baino lehen Etxebarriko liburutegiren batean eskatu duten 6 eta 13 urte bitarteko haurren artean. "Horiek guztiek gutun bat jasoko dute beren etxeetan kanpaina honi buruzko informazioarekin eta beren izena emateko aukera izango dute opari txikia jasotzeko".