Basauriko Kareaga Gizarte Etxea berriro zabalduko dute

Maiatzaren 3tik aurrera irekiko da eta, nobedade gisa, aurrerantzean liburu-mailegu zerbitzua ere eskeiniko da

27.04.2021 | 00:56

Basauriko Kareaga Gizarte Etxea berriro zabalik egongo da, liburu-mailegu zerbitzu berriarekin. Maiatzaren 3an zabalduko dute berriro, pandemia hasi zenetik itxita egon ostean. Hala ere, instalazio batzuk baino ez dituzte irekiko; "gela batzuek ez dituztelako betetzen gaur egungo egoerak eskatutako aireztatze-baldintzak", azaldu dute udal arduradunek.

Gainera, jarduera guztiek edukiera mugatua izango dute, "pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatzeko; eta beharrezko higiene- eta osasun-neurriak aplikatuko dira". Nobedade gisa, aurrerantzean liburu-mailegu zerbitzua ere egongo da Kareagako Gizarte Etxean, Ibaiganeko Liburutegiarekin lankidetzan, beste zerbitzu bat eskainiz.

"Heldu eta haurrentzako liburuak eskainiko dituzte, duela gutxi argitaratutakoak, Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan". Beste alde batetik, "etapa berri honetan, Kareaga Gizarte Etxeak 20 lagun ingururentzako ikasketa-gela bat prestatu du". Horrez gain, erabilera anitzeko gela bat ere atondu dute Ludoteka zegoen tokian, ikastaroak, tailerrak, ipuin-kontalari saioak eta hitzaldiak antolatu ahal izateko bertan.

pROGRAMA BERRIA
 

Gizarte Etxea zabalik egongo da goizez eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera, honako ordutegi honekin: goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 20:15era. Dagoeneko jarduera batzuk programatuta daude berriz irekitzen denerako.

Horrela, 3D Robotika ikastaroa egiteko aukera egongo da. Beste alde batetik, Hizkuntza-zeinu tailerra ere antolatu da, edota Tokiko komunibideei buruzko hitzaldi bat ere. Antolatu diren jarduera ba-tzuetan parte hartzeko ordaindu beharko da, baina beste batzuk doakoak izango dira. Matrikula epea maiatzaren 3tik 7ra izango da. Informazio gehiago lortzeko kareaga@basauri.eus helbide elektronikora idatzi daiteke edo 94 466 63 98 telefonora deitu.

noticias de deia