Basauriko Udalak Zuberoa kaleko haur-parkea berrituko du. Sam Migelen kokatuta dagoen jolas-eremu hau berritzeko helburuarekin, 40.000 euro inbertituko ditu Udalak. Azaldutakoaren arabera, lanak bi astez luzatuko dira dena aurreikusitakoaren arabera badoa. "Urte asko igaro dira haurrentzako aisialdi eta jolas-gune hori jarri zenetik, eta, beraz, gunea erabat berrituko da", azaldu dute gobernu-taldetik.

Horrela, "segurtasuneko zoladura berri bat eta jolasteko elementu berriak jarriko dira eremu honetan. Hauen artean, txirrista, kulunka anizkoitza, zabu bikoitza eta igotzeko elementuak". Horrela, San Migelek haurrentzako parke erabat berritua izango du, haurrentzako jolas eskaintza hobetuz.

Azpimarratu behar da parkearen eraberritzea integrala dela, joko-elementuez gain, lurzorua ere berrituko baita. Era berean, joko-elementuei dagokienez, mota guztietako jolasak egoteko balio duen barietatea eskaintzen saiatu dira, mota honetako azken obra eta berrikuntzetan egiten ari diren bezala.

Basaurik haurrentzako 38 eremu eta 9 eremu bioosasungarri ditu, eta horietako asko duela hamarkada batzuk jarri ziren. Hori dela eta, Basauriko Udalak urtero erabiltzen du aurrekontuaren ehuneko bat haur-parkeak hobetu, berritu eta instalatzeko, betiere, "udal diru-kutxaren eskuragarritasun ekonomikoaren arabera".

Duela gutxi Karmelo Torre eta Kantabria kaleetako parkeak berritu ditu Udalak, eta Bizkotxaldeko hondar-parke berriaren obrak esleitzeko daude. Horietaz gain, azken urteotan, lehen aldiz, bi haur-parkeetan estalkiak jarri dira: Soloarten eta San Migelen, hain zuzen ere. Jolasgune estali bat ere jarriko da Bizkotxalden. Zentzu honetan, esleipen fasean daude Bizkotxaldeko hareazko parke berriaren obrak.

Proiektu horren helburua da ingurune osoa guztia birgaitzea eta haurrentzako jolasgunea birmoldatzea. Proiektua argi eta garbi bereizitako bi zatitan banatuko da. Horrela, alde batetik, eta, bestetik, haurrentzako jolasak eta kautxuzko zorua jartzea. Haur-jolasetarako erabiliko de gune estaliak 450 metro karratu inguru izango ditu.

Parke honetan jarriko diren joko-elementuei dagokienez, udal-gobernutik zehaztu dutenez, "jolas kolektiboa eta integrazioa sustatzen duten jolasek izango dira, haur erabiltzaile guztientzat berritzaileak, irisgarriak, ludikoak eta erakargarriak izango direnak". Gainera, obrak barne hartzen ditu hiri-altzariak instalatzea (paperontziak, bankuak, iturria), saneamendua, elektrizitatea eta argiteria.

Inbertsioez gain, urtero 11.000 euro baino gehiago bideratzen dira mota honetako parkeak mantentzeko eta konpontzeko. "Haur-parkeen eta aisialdirako guneen sarea hobetzen inbertitzen jarraituko dugu, modu progresibo eta jarraituan, lehentasuna duten guneetan arreta jarriz, txosten teknikoaren arabera, erabilera handiagoa dutenean edo horrelako espazio gutxiago dituzten guneetan daudenean", esan dute Udaleko arduradunek.