Basaurik 230.000 euro gehiago bideratuko ditu hareazko parkea berritzeko

Proiektua handitu eta jolas berritzaile eta inklusiboak jarriko dira bertan

28.10.2020 | 01:13
Parkea berritzeko proiektua aurrekontuetan jasota zegoen.

Basauriko Udalak 230.000 euro gehiago bideratuko ditu Bizkotxaldeko harearen parkea berritzeko. Jatorrizko proiektua handitu eta hobetzea erabaki du udal gobernuak, eta lehenengo proiektuan zegoen diru partidari, 360.000 euro, orain, beste 230.000 gehituko zaizkio. Gainera, ahalik eta parke osatuena eta inklusiboena egiteko, jolas berritzaile eta inklusiboak jarriko dira parke berrian.

Proiektu berria martxan jarri ahal izateko, aurrekontua handi-tzea onetsiko dute hurrengo osoko bilkuran. 2020ko udal aurrekontuan 360.000 euroko partida zegoen xede horretarako. Proiektu berrian bi jolas-eremu berri ager-tzen dira. Alde batetik, "haur-jolasetarako gune bat, 450 metro karratuko estaldura izango duena (gutxi gorabehera), eta robinia egurrezko osagarriak dituen beste gune bat", non halako interrelazioa bilatuko den naturarekin eta inguruan dauden arbola eta landareekin, azaldu du Asier Iragorri Basauriko alkateak.

Oso zabala da eremua eta aukera ugari eskaintzen ditu. "Herritarrak aspaldi dabiltza gunea leheneratu eta birgaitzeko eskatzen, eta, beraz, parkea berriro toki atsegina bihurtu, eta, aldi berean, jolas-aukera handia izango duen proiektua gauzatu nahi dugu", gehitu du Iragorrik.Proiektuak, beraz, Bizkotxalde parkean, Uribarri kale ondoan dagoen haur-jolasen eremua birgaitu eta birmoldatzea bilatzen du. Gaur egun, "oso gutxi erabiltzen da, eta, beraz, helburua da gune hura berreskuratzea eta duen balioa nabarmentzea", espazioa handia eta oso aprobetxagarria delako.

Horregatik aurreikusitako eremua handiagoa izango da, eta 450 m?2; inguruko estaldura batek babestuko ditu haur-jolasak, non, bide batez, "kautxuzko lurra jarriko den". Estalduraren hegoaldean, berriz, "robinia egurrezko zenbait osagai egongo dira, inguruko berdegune eta arbolekin bat".

Bigarren gune horretan ez da estaldurarik egongo eta lurra hormigoizkoa izango da, "baina ez azalera osoan: belar naturala, artifiziala, zolarri eskuilatua eta kautxua ere egongo dira". Lehenetsi dute haur-jolas "erreferentzial, berri-tzaile eta inklusiboak jartzea, Basaurin lehenagotik daudenen desberdinak", gaineratu du Asier Iragorrik. Gero eta jolas inklusibo gehiago joango dira jartzen haurrak jolasteko gune hauetan.

Beste berrikuntzak
 

Aurrekontua onartu eta gero, obrak adjudikatzeko lehiaketa publikorako lizitazio-fasea hasiko da. Udal arduradunek prozesua "ahalik eta azkarren egin" nahi dute. Urtero, Basauriko Udalak kopuru bat bideratzen du haur-parkeak hobetu eta berri-tzera eta haur-parke berriak jar-tzera (erabilgarri dagoen zenbatekoaren arabera). Basaurin 38 haur-parke daude, eta bederatzi eremu bio-osasungarri, udalerrian sakabanatuta.

"Guztiak ez daude kontserbazio-egoera berean, eta batzuk oso hurbil daude elkarrengandik. Horrek agerian uzten du beharrezkoa dela parkeek hartutako eremuak arrazionalizatzea". Harearen parkea proiektuaren bidez, Basauriko Udalak "aurrera egiten du haur-parkeak, eta aisialdi- eta atseden-eremuak birmoldatu eta berritzeko prozesuarekin".

Azken hiru hiletan, Karmelo Torre parkea handitu eta goitik behera berritu du Basauriko Udalak (81.986 euro), eta Kantabria parkea ere berritu, eta jolas berriak jarri dituzte bertan (44.200 euro). Gutxi barru, Zuberoa parkean ere esku hartuko du Udalak eremu hau hobetzeko (40.000 euro).

Proiektua

Inbertsio handiagoa. Jatorrizko proiektua handitu eta hobetzea erabaki du udal gobernuak, eta lehenengo proiektuan zegoen diru partidari, 360.000 euro, orain, beste 230.000 gehituko zaizkio. Guztira, Basauriko Udalak 590.000 euro inbertituko ditu harearen parkea berritzeko lanetan.

Inklusiboa. Gainera, ahalik eta parke osatuena eta inklusiboena egiteko, jolas berritzaile eta inklusiboak jarriko dira parke berrian.

Bi jolas-eremu. Proiektu berrian bi jolas-eremu berri agertzen dira. Alde batetik, "haur-jolasetarako gune bat, 450 metro karratuko estaldura izango duena (gutxi gorabehera), eta robinia egurrezko osagarriak dituen beste gune bat", non halako interrelazioa bilatuko den naturarekin eta inguruan dauden arbola eta landareekin, azaldu du Asier Iragorri Basauriko alkateak.