Ikasturte berri bat hasi dute Galdakaoko Euskaltegietan. “Oraingoan ere Galdakaoko euskaltegiak prest daude egoera berezi honi aurre egiteko, kalitatezko irakaskuntza emateko era presentzialean, beren instalazioak ratio berrietara egokituz, babes neurri guztiak beteaz, ikasleen osasunari lehentasuna emanez”, azaldu dute. Halaber, beharrezkoa izanez gero, prest daude irakaskuntza birtuala egiteko.

Izena emateko, Udal Euskaltegian matrikulazio epea irailaren 25era arte egongo da irekita. Covid-19a dela eta, 2020/2021 ikasturteko ratioa 8 ikaslera mugatuko da. Tarifa guztiak Galdakaoko udal webgunean ikus daitezke. AEKn, matrikulatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Zortzi ikasle izango dira ere klase bakoitzean. Informazio gehiago https://www.aek.eus web gunean aurkitu daiteke.