ETXEBARRI. Etxebarriko Udalak 12.374.481,45 €-ko aurrekontua onetsi du 2020. urterako. Abenduaren 19an egindako Osoko Bilkuran, La Voz del Puebloko 12 zinegotziek eta PSOEko zinegotziak baiezko botoa eman zizkioten, EH Bilduko bi zinegotziek absentzioa eman zuten eta EAJ-PNVko bi zinegotziek ezetza eman zuten.

Talde sozialistak interesa adierazi zuen informazio-batzordean Elkarlanerako Garapenererako Udalak egiten dituen ekarpenengatik.

Bere aldetik, EAJ-PNVk zenbait proposamen egin zuen datorren legegintzaldirako, hauetatik gobernu-batzordeak 5 kontuan hartu zituen, izan ere, La voz del Pueblok hauteskunde-programan txertatutako proposamenekin bat egiten baitute eta hauetatik batzuk 2020ko aurrekontuen baitan daude txertatuta: oinezko bideetan argiztapena hobetzen jarraitzea (aurrekontuan txertatuta), edukiontziak berrantolatu (martxan dago), parkeetan komun publiko gehiago ahalbidetu, Kukullagako Jai Batzordearen diru-laguntza handitzea (aurrekontuan jasota eta legegintzaldian zehar handitzeko konpromisoarekin) eta ur-parkea instalatzea. Horretaz gain, kontuan hartu zen komertzio-arloko dinamizatzailea kontratatzea, enplegu planekin dagoeneko egiten den lana izanik, aurrekontuetan sartu den ikerketa lanaren emaitzen zain geratzea erabaki zen (PERCO Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia).

2020ko aurrekontua 2019koaren jarraipena da. % 2,3 inguruko handitzearekin, finantza jasangarritasunaren mugekin eta, batez ere, gastuaren erregelarekin, udal eremu ezberdinek eta herritarren beharrak hautemateko egindako parte-hartze prozesu ezberdinetan planteatutako beharrei aurre egiten dien aurrekontua proposatu da.

DIRU-SARRERAK

Diru-sarreren proposamen zuhurra eta errealista egin da. Ez da Udalkutxaren likidazio positiboaren aurreikuspena aintzat hartu, otsailean diru-sarrera handiagoa suposatu dezakeena.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak udalari Euskara sustatzeko ematen zion 25.000€-ko dirulaguntza kendu da Euskadiko Udal Legea martxan jarri delako.

GASTUAK

Ziurrenik, 1. kapitulua da gehien handitu dena. Arkauten formazioa egiten ari diren agenteen formazioa, 2020. urtearen erdialdean lanean hasiko direnak, 2019an polizia bat gehiago izatea, proposatutako % 2ko soldata igoerak eta soldata masaren % 4 inguruko lanpostuen balorazioa jasotzen dira kapitulu honetan.