aREATZA - Areatzako Orburu Merkatarien Elkarteagaz elkarlanean, Udalak berriro antolatu du Bonodenda kanpaina. Gabonak iristear daudenean, abian da kanpina berri bat herrian erosketak sustatzeko. Urtailaren 4ra arte erabili ahal izango dira Bonodenda hauek eta 400 bono atera dituzte. Bonoak 20 eurotan erosiko dira udaletxean bertan, eta 25 euroko balioa izango dute herriko komertzioetan.

Hori bai, erosketak Orburu Merkatarien Elkartea osatzen duten dendetan egin beharko dira Bonodendak erabiltzeko. Pertsona bakoitzk, edo aurkeztutako NAN bakoitzeko gehienez bi erosi ahal izango dira, eta bono bakotza behin baka­rrik erabiltzeko aukera dago. Udaberrian ere beste Bonodenda Kanpaina bat jarri zuen martxan Udalak, Merkatariekin elkarlanean.

Kanpaina honetan, bonoak erosi eta segituan erosketak egiteko aukera emango zaie herritarrei. Horrelako ekimenarekin herria bizirik mantendu, bere merkataritza aurrera eraman eta baita giro ona sortu nahi da herrian. - I. U.