Amaitzear dagoen 2025 honen Euskadiko barraskilo Txapelketaren irabazleak honako hauek izan dira: Bakioko Amaiur txokoa, txapelketaren irabazle gorena, eta tokiko parte-hartzaileentzat gordetako kategorian, Lurdes Baraizarra gernikarra. Halaxe erabaki zuen atzo Gernika- Lumoko Azoka Plazan egindako Barraskiloen Euskadiko XLVIII. Txapelketako epaimahaiak.

Edizio honetan 52 kazola bildu ziren guztira. Kopuru horrek agerian uzten du txapelketa sustraituta eta indarrean dagoela, eta abendu guztietan Gernika-Lumo topagune bilakatzen dela plater tradizional honen zaleak direnentzat eta espezialistentzat.

Goizeko hamarretan hasi zen lehiaketa, jende ugari bildu zen jai-giroan, herritarrak, zein bisitariak, zein herri-gastronomiaren maitaleak. Barraskiloak egiten esperientzia handiko sukaldeburuek osatu zuten epaimahaia, eta hauek nabarmendu zutena da aurkeztutako proposamenek erakutsitako kalitatea eta sormena. Irizpide erabakigarri gisa, "barraskiloaren zaporearen eta saltsen arteko oreka" izan zela azpimarratu zuten.

Iñaki Gorroño Azoka eta Merkatuetako zinegotziak ekitaldiaren balio sozial eta kulturala nabarmendu zuen. Honen esanetan: "Txapelketa hau lehiaketa gastronomikoa baino askoz gehiago da: gure tradizioak ospatzen dituelako, belaunaldien arteko topagune bihurtzen delako eta Gernika-Lumoren nortasunari balioa ematen diolako".

Edizio berri honekin, Barraskiloen Euskadiko Txapelketa Gabonetako egutegian ezinbestekoa da, lehiaketa eta sukaldaritza-tradizioa uztartzen dituen ekitaldia baita.