Barakaldoko Udalak Ibilbide Gidatuak programa jarri du abian aurten ere, Barakaldoko aberastasun historikoa, industriala, ingurumenekoa eta kulturala erakusteko. Eta 16 ibilbide edo txangoren bidez egingo du, non parte-hartzaileek hiriko istorio harrigarrienak ezagutu ahal izango dituzten, iragan industrialari, historiari, arkitekturari, ondareari eta Munoa finkari balioa emanez, beste bitxikeria askoren artean. Lehen ibilbidea urtarrilaren 18an, igandea, egingo da eta izena emateko epea gaurtik, abenduaren 19tik, dago zabalik.

Hiriko xehetasun bakoitza ezagutzea gustuko duten pertsonek gehien baloratzen duten jardueretako bat da. Horrela, urtarrila Barakaldoko historiara bideratuko da, Erdi Arotik gaur egunera arte. Bi irteera egingo dira, hilaren 18an eta 25an, Clara Campoamor kultur etxetik. Ibilbideak bi orduko iraupena du (11:00 - 13:00).

Otsailean, industria izango da protagonista, meatzeetatik hasi eta desagertutako Labe Garaietaraino. Txangoak hilaren 15an eta 22an egingo dira, igandeetan, Renfeko Desertu geltokitik. Iraupena bi ordukoa izango da.

Martxoa hiriko arkitektura ezagutzeko hilabetea da. Martxoaren 8an eta 15ean Barakaldoko migrazioak eta hirigintza ezagutzeko aukera izango da, Renfeko Desertu geltokitik abiatuta. Bi orduko ibilbidea (11:00- 13:00)

Apirilean Barakaldoko kargategietan paseatu ahal izango da, monumentumultzo gisa onartuak. Txango horiek bi orduko iraupena izango dute (11:00- 13:00), eta Portu dartsenatik abiatuko dira, 12 eta 26 igandeetan.

 Maiatza Meatzaritzarekin lotuta egongo da eta El Regato haraneko meatzeustiapena ezagutu ahal izango da. Maiatzaren 17n eta 24an izango da, igandeetan, CIHMA Historia eta Ingurumenaren Interpretazio Zentrotik abiatuta. 4 kilometroko ibilbidea da, asfaltoa eta maldak dituena; beraz, arropa eta oinetako erosoekin joan behar da

Ekainean Barakaldoko ondarea ezagutzeko aukera egongo da, Santa Agedatik Larrazabalgo eskoletara ibiliz. Ibilbideak ekainaren 14an eta 21ean programatu dira, igandeetan, Landeta kaleko autobús geltokitik abiatuta. Santa Ageda ermitara autobusez igoko da, baina, ondoren, oinez joango da handik Larrazabalgo eskoletaraino. Beraz, gomendagarria da arropa erosoarekin joatea.

Uztaila Gorostiza eta El Regato bidez Ingurumena ezagutzera bideratuko da. Txangoak uztailaren 19an eta 26an egingo dira, eta CIHMAn irteera izango du. Mendiko 5 kilometroko ibilbide zirkularra da; zailtasun ertaina.

Azkenik, iraila Munoa Jauregiari eskainiko zaio. 13 (11.00-12.00 eta 12.30- 13.30) eta 20rako (11.00-12.00 eta 12.30- 13.30) aurreikusitako txango hauen bitartez.

Izen emateak, zabalik

Ibilbide Gidatu hauetan parte hartu nahi dutenek irteera baino hiru egun lehenago eman ahal izango dute izena 010 edo 944 789 200 telefonoen bidez, Barakaldotik kanpo, udal webgunean edo Barakaldo APP doako mugikorreko aplikazioan deitzen bada. Izapidea modu telematikoan (web eta App) egiteko, beharrezkoa da B@KQ doako ziurtagiri digitala izatea. Ziurtagiri hori Herriko Plazako, Gurutzetako eta Clara Campoamorreko Herritarren Arretarako bulegoetan jaso daiteke. Ordutegi bakoitzak 25 plaza ditu

Jardueraren prezioa 2,15 eurokoa da oro har, baina erretiratuek, pentsiodunek edo langabezian daudenek eta 7 eta 12 urte bitartekoek euro 1 ordainduko dute. 6 urtetik beherakoek eta antolatutako taldeek doan parte hartzen dute.