Síguenos en redes sociales:

Barakaldok izotz gaineko patinaje pista izango du bihartik aurrera

Pista urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, goizez eta arratsaldez, eta saio bakoitzeko 50 lagunentzako lekua egongo da, 30 minutukoa

Barakaldok izotz gaineko patinaje-pista propioa izango du Gabon hauetan aire zabalean, Herriko Plazan. Bihartik aurrera, larunbata, hilak 20, eta urtarrilaren 5era arte, nahi dutenek ordu erdiko dibertsioa izango dute patinen gainean, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Biltzen den dirua La Cuadri Del Hospirentzat izango da. Izotz-pistaren txandak online erreserba daitezke Vivetix plataforman:  https://barakaldopistahielo.vivetix.com/es/entradas-izotz-pista-pista-de-hielo-tm06?s=link edo aurrez aurre pistako leihatilan.

"Irristatzeko pista hau Barakaldoko Udaletik eta Inguraldetik Barakaldorako martxan jarri dugun jarduera programaren ginga da, inguruko gabon girorik onena izan dezan", ziurtatu du David Solla Inguraldeko presidenteak. "Hiria beste era batera bizitzeko modu bat da, dibertigarriagoa eta Erdialdeko Europako merkatu tradizionalekin bat datorrena, data hauetan hain erakargarriak baitira", esan du.

Irristaketa-pistaren funtzionamendu-ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era izango da, abenduaren 20tik urtarrilaren 5era, abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunetan izan ezik, horietan itxita egongo baita. Gainera, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, goizez bakarrik egongo da irekita.

Pistan ordu erdi irristatzeko eskubidea ematen duen saio bakoitzak euro bat balioko du. Bildutako diru guztia La Cuadri del Hospi proiektu solidariora bideratuko da. La Cuadri del Hospi Gurutzetako Ospitalean sortu zen minbiziak gaixotutako seme-alabak dituzten guraso talde baten eskutik. Talde horrek haurren minbizia ikertzea eta hezur-muinaren dohaintza zabaltzea sustatzen du.

"La Cuadri del Hospi bezalako proiektu bati babesa ematea beti da garrantzitsua, baina, bereziki, gure senideen falta nabarmenagoa den garai hauetan, justiziazkoa iruditzen zaigu", adierazi du Sollak.

Izotz-pistarako paseak erreserbatzea

Pistara sartzeko, eguna eta ordua erreserbatu beharko dira, eta sarrera ordaindu, horretarako prestatutako plataformaren bidez. Erreserba egin ondoren, QR kode bat jasoko da, pistara sartu ahal izateko aurkeztu beharko dena. Erreserba edozein gailutatik egin ahal izango da, baina baita pistaren ondoan instalatutako leihatilatik bertatik ere, Leihatilan, pertsona bat arduratuko da erreserba egiteaz eta sistema hau aukeratzen duten pertsonei sarrera kobratzeaz.   

Baldintza meteorologikoek pista erreserbatutako orduan irekitzea eragozten badute, sarrerako dirua itzuliko da sarrera erosteko erabilitako kanal berberetatik: eskudirutan, leihatilan eskuratu bada, edo automatikoki, plataforma digitalean erabilitako bide beretik (txartela, online banka edo antzekoak).