Síguenos en redes sociales:

Urtarrilaren 22an egingo da Birjinosteko 22 udal etxebizitza tasatuen zozketa publikoa

Zozketa 18:00etan izango da, San Agustin Kultur Gunean

Etxebizitza tasatuen esleipen-prozeduraren baitan, Birjinoste auzoan kokatutako 22 etxebizitza tasaturen zozketan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu da.

Zozketa publikoa 2026ko urtarrilaren 22an izango da, 18:00etan, San Agustin Kultur Gunean, eta urrats esanguratsua izango da Durangoko Udalak etxebizitza eskuratzeko aukera bidezko eta gardena bermatzeko duen konpromisoaren baitan.

Zerrenda udalaren webgunean kontsulta daiteke, esteka honen bidez: Zerrenda eta zozketaren xehetasunak kontsultatu. Edukira sartzeko, izen-emanda dauden pertsona guztiek mezu elektroniko pertsonal bat jaso dute, pasahitz batekin, datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.

Halaber, erreklamazioak aurkezteko hilabeteko epea ireki da, zerrenda ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasiko dena. Epea 2026ko urtarrilaren 5ean amaituko da, eta erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko dira Durangoko Udalaren erregistroan, dagokion dokumentazio bideztailearekin batera.

Ekimen honen bidez, Durangoko Udalak etxebizitzaren esleipen-prozesuetan berdintasunaren eta gardentasunaren aldeko konpromisoa berresten du, eta parte-hartzaileei informazioa arretaz berrikusteko eta, hala badagokio, ezarritako epearen barruan euren eskubidea baliatzeko deia egiten die.

Behin betiko zerrenda Durangoko Udalaren webgune ofizialan kontsultau ahal izango da, eta erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko dira Durangoko Udalaren erregistroan, urtarrilaren 5era bitarte.