Síguenos en redes sociales:

Durangok bat egin du EiTB Maratoiarekin

Izar Gaztea elkarteak twist solidario batean parte hartu du Durangoko Merkatuko plazan

EiTB Maratoiko aurtengo edizioaren baitan, Izar Gaztea elkarteak, Durangoko Udalarekin elkarlanean, ekimen sozial honetan parte hartu nahi izan du eta ekitaldiko jarduera nagusienean aktiboki parte hartu du. “¡Larga vida a la buena vida!” lelopean, elkarteak twist solidarioa antolatu du Durangoko Merkatuko plazan, Niko Etxarten “Euskal rock’n’roll” abestiaren erritmoan, aurtengo kausa babesteko: zahartzaro osasuntsua.

EiTB Maratoia, kausa sozialekin konprometituta dagoen ekitaldia da eta aurtengo edizioan ikuspegi positibo bat eman nahi izan dio zahartzaroari; bizitza luzea izatearen garrantzia azpimarratuz, baina batez ere, bizitza hori modu osasuntsu batean bizitzeko. Helburua ez da urte gehiago bizitzea, baizik eta urte horiek modu osasuntsuan. Zahartzaro osasuntsua eduakitzea gaur egungo erronka garrantzitsuenetako bat da, eta horretarako, ikerketa sustatzea funtsezkoa da. Hori dela eta, EiTBk gizarteari, eta batez ere belaunaldi desberdinei, dei egiten die lankidetzan aritzeko eta bat egiteko, gai garrantzitsu honen inguruan kontzientzia sortzeko.

Izar Gaztea elkartea, 1994an sortua, Durangoko adinekoen artean zahartzaro aktiboa sustatzen lanean dihardu. 350 inguru bazkide ditu eta bere misioa parte-hartzea eta ilusioak, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko espazioak bultzatzea da. Tai-chi, yoga, dantza karibiarreko tailerrak, euskal dantzak eta irteera kulturalak bezalako jardueren bidez, Izar Gaztea elkarteak adinekoen isolamendu soziala saihesten eta haien ongizatea hobetzen laguntzen du.

Era berean, elkarteak koraletako eta kontzertuen lehiaketetan parte hartzen du, bai Durangon bai beste udalerri batzuetan, bere koroak beste koral taldeekin elkarlanean aritzen delarik. Horrela, Izar Gazteak ez du soilik jarduera fisikoa eta elkarreragina sustatzen, baita kultura eta artearen adierazpena ere.

EiTB Maratoian Durangoko Udalak eta Izar Gaztea elkartearen arteko elkarlana, udalerriko eragileen bat egitearen adibide argi bat da kausa sozialak babesteko. Durangoko Udalak Izar Gaztearen lana nabarmendu eta eskertu du, zahartzaro aktiboa sustatzeko eta adinekoentzako espazio inklusibo eta parte-hartzaileak sortzeko duen garrantzia azpimarratuz.