Sestao prest dago Sestao Rider jaia aurten ere bizitzeko. Asteburu honetan, ehunka motozalek beren bi gurpileko ibilgailuen gainean herriko kaleak hartuko dituzte, kontzertuak, eskualdeko ibilbideak, bi akrobazia-ikuskizun eta askoz ere ezusteko gehiago barne hartzen dituen programazioaz gozatzeko.
Sestao Rider motozaleen kontzentrazioa irailaren amaierako hitzordu finkoetako bat bihurtu da Sestaoko jai-egutegian 2019az geroztik. Moon Riders Bizkaia elkarteak Udalarekin eta enpresa babesleen talde batekin lankidetzan antolatutako festa horrek hiru eguneko jarduera-programa zabala eskaintzen du bi gurpilen zale guztien senidetzea eta dibertsioa sustatzeko. Aurtengo programa irailaren 26, 27 eta 28an egingo da.
Bihar, ostirala, 20:00etan hasiko da kontzentrazioa, bertaratutako guztiei ongietorria eginez, eta ondoren, 20:30etik 22:30era, musika-saio bat egongo da DJ Blaster-ekin Orfeoiaren plazan.
Larunbat goizean, 10:00etatik 14:00etara, auto klasikoen erakusketa bat egongo da Kuetoko ikastetxean, eta 11:00etatik 13:00etara motor-txango bat egingo da eskualdean zehar. 12:00etatik 18:00etara, ilea mozteko ekitaldi solidarioa egingo da San Pedro plazan, Barakaldoko Peña ile-apaindegiaren eskutik. Aurten, bildutako diru guztia Moto Emergencias elkarteari bideratuko zaio. Larrialdi-zerbitzuetako langileek osatzen duten elkarte horrek motor-ibilbideetan istripurik gertatuz gero, motordunei laguntzea du helburu.
Bermutaren ordua hurbildu ahala, musika protagonismoa hartzen hasiko da. Hala, 12:30etik 14:00etara, DJ Pacok Dantzatzeko Prest haur-ikuskizuna aurkeztuko du Kasko plazan, eta Sestaoko txiki guztiak abestera eta dantzatzera animatuko ditu. 13:00etatik 14:30era, Mario Malatestak zuzeneko kontzertu bat eskainiko du Sor Josefa Balda plazan; 13:30etik 15:00etara, berriz, Tutucak beste musika-emanaldi bat egingo du Vicente Blasco Ibáñez kalean.
Bazkaltzeko denbora igaro ondoren, 17:00etan, Orfeoaren plazan Víctor Amiliabiak eskainiko duen umore-monologoak segida emango die jarduerei. 17:30etik 19:00etara Fer y Zapa taldearen kontzertua izango da Kasko plazan.
19:00etatik 20:00etara asteburuko plater haundienetako bat iritsiko da: motorreko akrobazien lehen erakusketa, Plácido Pérezek eskainia. Aurten, ikusleen eta parte-hartzaileen segurtasuna indartzeko asmoz, beste leku bat bilatu da ikuskizun honetarako, eta Benediktako dartsenan egingo da. Bertan, zementuzko oinarriez eta lastozko fardelez ostutako hesiak jarriko dira, espaloiko zintarriarekin eta segurtasun-tarte batekin batera, segurtasun-hesia indartzeko.
20:00ak eta 20:30a bitartean MI Dulce Geisha taldeak San Pedro plazan joko du eta Tontxu kantautoreak Vicente Blasco Ibáñez kalean arituko da. Gaua haltzean, zuziak hartuta, motozaleek motor-ibilbidea egingo dute udalerrian zehar. Larunbateko egitaraua amaitzeko, 22:00etatik 23:45era, Los Cojones taldeak kontzertu bat eskainiko du San Pedro plazan.
Igandean, 11:00etan hasita, eskualdean zehar egingo den ordubeteko motor-txangoak programari hasiera emango dio. 12:30etik 13:30era, Plácido Pérez espezialistak akrobazien bigarren erakusketa bat eskainiko du bere motorrean. Azkenik, asteburuari amaiera bikaina emateko, sari-banaketa egingo da14:00etan.
Aurten, berriz ere, Begoñako Andra Mari Ikastetxeko patio estalian kanpatzeko gunea prestatuko da. Horrela, bertaratzen direnek gaua kanpin-dendetan igarotzeko aukera izango dute, eta bertan, ikastetxeko komunak eta dutxak ere erabilgarri izango dituzte, bai eta patioa ere, motorrak aparkatzeko.
Sergio Ozoresek, Moon Riders Bizkaiako presidenteak, espero du asteburu honetarako espero den eguraldi onak motorzaleak animatzea festa honetan parte hartzera. Izan ere, Estatuko iparraldeko erdialdetik etorritako 300 zale baino gehiago Sestaon biltzea aurreikusten du.
Carlos García de Andoin Kulturako zinegotziak bere hitzaldian gogorarazi du Moon Riders Bizkaia elkarteak Udalaren laguntza ekonomikoa jaso duela ekitaldia antolatu ahal izateko. Babes hori lankidetza-hitzarmen baten bidez egituratua denez, egonkortasuna ematen du programa ospatzen jarraitu ahal izateko.
Gainera, zinegotziak aukera aprobetxatu du azpimarratzeko Moon Riders Bizkaiak egin duen lana, berriz ere, Sestaok motozale-bilkuraz gozatzeko aukera izan dezan, eta horretaz gain, adierazi du, horrelako ekitaldiek gure herria dinamizatzeaz gain, merkataritza eta ostalaritza-sektoreari ere bultzada ematen diotela.