Udal kultur tailerretan izena emateko epea irekiko du Durangok
Izen emateak irailaren 12ra arte Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean.
Datorren astelehenetik, irailaren 8tik, irailaren 12ra bitarte, Durangoko Udalak 2025-2026 ikasturteko udal kultur tailerren izen-emate epea irekiko du. Aurtengo programazioak jarduera finkatuak eta herritarren eskaera eta interesetara egokitutako proposamen berriak uztartzen ditu.
Aurreko ikasturtean harrera bikaina izan zuten lau tailer errepikatuko dira:
- Bitxigintza sortzailea abalorioekin (2025eko urria)
- Etxeko elementuen kustomizazioa: mihise gaineko integrazio teknika (2025eko azaroa)
- Astronomian hastapen tailerra: Ezagutu inguratzen gaituen zerua (2026ko otsaila)
- Sendabelarrak: propietateak eta erabilerak gure inguruan (2026ko apirila)
Horrez gain, lau tailer berri diseinatu dira, kultur eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko helburuarekin, ongizate emozionala, eskuzko sormena eta herritarren parte-hartzea oinarri hartuta:
- Etxeko usainak: Aromaterapia naturala (2025eko abendua)
- Mindfulness egunerokoan (2026ko urtarrila)
- Apainketa makramea: Hasiera (2026ko martxoa)
- Oinarrizko joskintza (2026ko maiatza), 2024ko aurrekontu parte-hartzailean jasotako herritarren proposamena.
Pintura-tailerren eskaintzak ere bere horretan jarraituko du, egungo hiru taldeei eutsiz eta adin desberdinetarako talde berriak gehituz:
- 17:00 – 18:00: Adina: 7 – 9 urte
- 18:00 – 19:00: Adina: 10 – 12 urte
- 19:00 – 20:00: Adina: 13 – 16 urte
- 20:00 – 21:00: Helduak (+16 urte): Talde berri bat
Izen-ematea online egin daiteke helbidean, formularioa bete eta erantzunaren zain egon behar izango da. Era berean, modu PRESENTZIALEAN ere egin daiteke Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean, Laubideta kaleko 6A zenbakian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.