Banatu dira gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak Sestaon
Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egin zen atzo arratsaldean Sestaoko Musika Eskolako aretoan.
Merkatarien Elkarteak Sestaoko Udalaren laguntzarekin antolatutako lehiaketan 40 establezimenduk parte hartu dute aurten, eta kopuru horrek errekorra ezarri du lehiaketa honek bete duen 27 urteko historian.
Joan den abenduan, erakusleiho-lehiaketaren aurkezpenean, Merkatarien Elkarteko presidente Amaia Caceresek iragarri zuen aurtengo lehiaketak, guztira, zazpi sari banatuko zirela hainbat kategoriatan, hau da, azken urteetan baino hiru gehiago.
Epaimahai profesional batek proposamen guztiak ebaluatu ditu eta hautestontziak jarri dira sestaoarrek euren erakusleiho gogokoenaren alde botoa emateko.
Hauek izan dira 2024an sarituak izan diren saltokiak:
- Barruko dekorazio onenaren saria, Iñigo Eguskiza Farmaziarentzat.
- Sormen handienaren saria, San Pedro harategiarentzat.
- Argiztapen onenaren saria, patchwork produktuetan espezializatutako Txiribitas saltokiarentzat.
- Ondoen integratutako erakusleihoaren saria, Rossas loradendarentzat.
- Jasangarritasunaren saria, patchwork produktuetan espezializatutako Txiribitas saltokiarentzat.
- Sare sozialetako reel onenaren saria, edertasun eta mikropigmentazio Rouge zentroarentzat.
- Herritarren-botoaren saria, Denetariko liburu/paper-dendarentzat.
Urtero bezala, Sestaoko Udalak irabazle guztiak zoriondu eta eskerrak eman nahi izan dizkie tokiko merkataritza sustatzeko lehiaketa polit eta berezi honetan parte hartu duten saltoki guztiei.