Punta Begoña Galerien zaharberritzerako 769.000 euro jasoko ditu Getxok
2025ean, Punta Begoña Fundazioak Galerien obra eta erabilera sozialak gauzatzeko proiektuaren azken faseko Plan Kronologikoa aurkeztuko du
Punta Begoña Galerien zaharberritze eta erabilera sozialerako prozesua Gobernu zentralaren % 2 Kulturalaren Programak aukeratu du, beste 92 monumenturekin batera, deialdi irekian aurkeztutako estatu osoko ehunka proiekturen artean. Punta Begoñako proiektua izan da aukeratutako monumentu zibil bakarra Euskadin, eta 769.000 euro jasoko ditu galeriak osorik berreskuratzeko proiektuaren behin betiko faserako. Programa hau Europa mailan kultura-ondarea berreskuratzeko tresna nagusietako bat da, eta deialdi publikoan aurkeztutako proiektuen gutxieneko ehuneko bat aukeratzen du (bi Euskadin). Hori dela eta, "Punta Begoña hautatzea aintzatespen bat izateaz gain, bultzada garrantzitsua da behin betiko berreskuratze-fasean, ekipamendu zibiko, kultural, sozial eta prestakuntza gisa", nabarmendu du Punta Begoña Fundazioko Patronatuko kide den Ignacio Uriarte zinegotziak.
Proiektuak hautatzeko kontuan hartu diren irizpideak honako hauek izan dira: monumentuaren erabilera publikoa sustatzea, gizartea ondarera hurbiltzera lagunduz; berreskuratutako ondareak dauden eremuetan enplegua eta garapena sortzea, kalitatezko turismoari ekarpena egitea, eta jasotako ondarea eta norberarekiko pertenentzia- eta harrotasun-sentimendua sortzearekiko errespetua.
Berreskuratze-prozesuak honako hauek biltzen ditu: ikerketa akademikoaren fasea, Punta Begoña Fundazioaren eraketa (udal talde guztiek osatua), proiektuarentzat funtsezko bultzada izan zena, deialdi publiko eta irekietan lortutako udalaz kanpokoen (Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta gobernu zentrala) inplikazioa eta finantzaketa lortuz, eta obra bera, bisita akademikoekin, erakusketekin, jaialdi artistikoekin, tailerrekin, kontzertuekin, desfileekin, kirol- eta gizarte-kultur aurkezpenekin, filmaketekin, irratiekin eta ondarearekin, foro teknikoekin eta abarrekin bateragarri dena. Azpiegitura berriz zabaldu zenetik 2024ra arte 100.000 bisitari izatera heldu zen.
2025ean, Punta Begoña Fundazioak Galerien obra eta erabilera sozialak gauzatzeko proiektuaren azken faseko Plan Kronologikoa aurkeztuko du. Egikaritze-proiektua aurkeztu eta udal-konpromisoak egiaztatu ondoren, diru-laguntza honen bidez lagundutako obra-fasean Galerien antzezpen-aretoaren egitura berreskuratu eta indartuko da, eta monumentu-sarbidea zaharberrituko da. Monumentuaren optimizazio funtzionalerako oinarri arkitektonikoak dira horiek, esku-hartzearen osteko espazioaren erabilerarekin batera, jarduera soziokulturalarekin, turistikoarekin eta zerbitzu publikoko jarduerarekin (erakusketak, hitzaldiak, topaketak, bisita gidatuak, tailerrak, aurkezpenak, kontzertuak, antzerkia...).