Serantes Kultur Aretoak 2025eko lehenengo seihilekorako egitaraua aurkeztu du
Asteazken honetan goizean, Santurtziko Udaleko Euskara eta Kirol zinegotzi Itziar Carrocerak Serantes Kultur Aretoaren 2025eko lehenengo seihilekoko egitaraua aurkeztu du. Hala, ekainera bitartean programazioak arreta berezia jarriko dio komediari, umorea eta kritika soziala uztartzen dituen lanak eskainiz.
Horren harira, Itziar Carrocerak adierazi bezala, “antzerki munduan ondo ezagunak diren antzezleak izango ditugu Santurtzin, hala nola Silvia Marsó, Abel Folk, Fernando Albizu, Patxo Telleria, Itziar Lazkano, Rafael Alvarez “El Brujo” eta Aitziber Garmendia, besteak beste. Horiek esperientzia, talentua eta antzerkirako duten grina ekarriko dute gure herriko oholtzara. Eta horiez gain, musikan eta dantzan zeresan handia duten taldeak, hala nola Merche edo Los Secretos eta Adriana Bilbao. Horiek guztiak ikusi ahal izango ditugu Serantes Kultur Aretoan urtarril eta ekainera bitartean.
Publiko ororoentzako eskaintza
Publiko zabal eta anitzera heldu nahian, gustu eta adin guztietara egokitu daitezkeen ikuskizunak eskainiko dira.
Batetik, gazteentzako ikuskizunak eskainiko dituzte, obra freskoak, dinamikoak eta gaur egungoak, belaunaldi berrien kezka eta emozioekin bat egiten dutenak; adibidez, “Miñan”, euskaraz, Ibrahima Balderen benetako historiaren bitartez migratzaileek Europarako bidaian dituzten gabeziak irudikatzen dituena. Yllanak “War Baby” dakarkigu, gag eta efektu bisualez beteriko erokeria komikoa, gerraren zentzugabekeriaz hitz egiten duena. Mujer en Obrasek, “Cucaracha con paisaje de fondo” tragikomedia aurkezten du, Ikuskizun Berri Onenaren Max Sariaren irabazlea. LED Silhouettek “Los perros” aurkezten du, dantza garaikideko ikuskizun bikaina, bere ideia eta zuzendaritza artistikoa Marcos Moraurena (La Veronal) da, euskarazko estetika, musika eta narratibarekin. Euskaraz ere Kamikaz Kolektiboak “Renata” antzezten du, bizitzaren eta heriotzaren arteko komedia. Ron LaLá-k bere musika eta komedia ikuskizun handienetako 4 ikusteko aukera emango digu “4x4” formatuan. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak “Arizona” lanarekin amaituko dute programazioa, mugak, migrazioa eta aurreiritziak jorratzen dituen komedia.
Publiko guztientzako proposamenak ere egongo dira, hala nola, “Iribarne”, Manuel Fraga Iribarneren irudiaren “ez biopic” bat; diktaduratik, trantsiziotik eta gaur egunera arteko historia kontatzen duen satira lotsagabea, egungo figura politiko honen eta beste batzuen bidez. “Goteras”, Fernando Albizu, Gonzalo Ramos eta Gloria Albalaterekin; edo “Claveles”, non Abel Folk eta Silvia Marsók krabelinen iraultza bizi izan zuten gazteen historia gogoratzen duten, eta nola orainak haien kezkak eta borrokarako nahiak ezabatu dituen; Rafale Álvarez “El Brujo”-k bere lan berria aurkezten du: “Ikonoak edo patuaren esplorazioa”, bere proposamen berria, greziar tragediaren patuari buruzko umorezko bakarrizketa. Opera presente dago programazioan, Giussepe Verdiren “Il Trovatore” lanarekin, bakarlari handiek eta Opera 2001 konpainiaren zuzeneko orkestrak ordezkatuta.
Euskal konpainiek presentzia berezia izango dute. Kulunkak “Forever” aurkeztuko du, 2024ko Max Sari biren irabazlea Zuzendaritza Onenaren eta Egiletza Onenaren ataletan eta 2024ko Eszena Zuzendaritza onenaren TALIA Saria. Umorez eta ironiaz lantzen ditu maitasunaren giza kontraesanak, eta aitatasuna, hezkuntza, ezgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea eta indarkeria bezalako gaietan jartzen du fokua.
Maria Goiricelaya egile eta zuzendari euskaldunak “Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán” aurkezten du, gainditze, samurtasun eta gizatasun istorio bat, zainketa aringarrietan eta “heriotza onean” zentratua.
Bestalde, haur eta familia osoak elkarrekin ikusteko moduko proposamenak egongo dira. Horrela, familiarekin batera euskaraz gozatzeko 8 plan eskainiko dira: familientzako 4 antzerki-saio eta 4 film euskaraz, igande goizetan egingo dira urtarriletik martxora bitartean.
“Eskainiko den programazio zabal eta anitzaren obra batzuk baino ez dira aipatutakoak. Programazio osotu horren bitartez, Serantes Kultur Aretoa herritarrentzat topagunea izatea nahi dugu, emozioek, sormenak eta kulturak bat egiten duten tokia hain zuzen. Horiek horrela, herritarrak aretora etorri eta obrak gozatzera gonbidatu nahi ditugu” gaineratu du Carrocerak.
Sarrerak abenduaren 18an jarriko dira salgai 17:30ean, bai txarteldegian eta bai webgunean.